Category: Politika soziala

Etxe kaleratzeen kontrako mozioa aurrera Leioan

Api 30 2013

Orain dela hiru hilabete Leioako EH Bilduren Udal Taldeak Leioako Udalari proposatu zion etxe kaleratzeen arazoari aurre egiteko udal protokolo bat abian jartzea. Gaitz hori pertsonak erailtzen ari da, kasu askotan bere buruaz beste egitera bultzatuz.

Gainontzeko talde politikoen harmenaren aurrean lan-talde bat sortu zen adostutako mozio bateratua lantzeko asmoz. Mozio hori eztabaidatu egin zen eta EH Bildu, EAJ, EB eta PSEren bozekin onartu zen. PP kontra azaldu zen.

Besteak beste, mozio honetan Leioako Udaleko Osoko Bilkurak herritarren etxebizitza  eskubidea  babesten eta etxe kaleratzeak modu mugagabean geldiaraztea eskatzen du.

Bilduren proposamenari jarraiki, Udalak  Finantza Erakundeekin dituen harremanak berrikusiko ditu lankidetza, ekonomia eta instituzio mailan , etxe kaleratzeen inguruan duten jarrera eta dinamikaren arabera.

Bilduk modu positiboan baloratzen du mozioaren onarpena, guk bultzatutako ekimena izanik,   gainontzeko talde politikoek gure proposamenak onartu dituztelako. Hala ere argi daukagu ez dela gure mozioa eta uste dugu Udalak modu irmoagoan adierazi beharko lukeela bere jarrera. Bilduk argi du etxe kaleratzeak ez direla arrazoi humanitarioen arazoa, baizik eta giza eskubideena eta eskubide sozialena. Etxebizitza eskubidea eskubide soziala da, bankuen gehiegikerien aurrean erakundeak bitartekari lana egin eta alokairu sozialaren bidez bermatu beharko luketena.

Halaber argi daukagu etxe kaleratzeak gelditzeko emandako aurrera pausuak gizartearen mobilizazioak eta herri mugimenduak sorturikoak direla, eta gizarteak gaitz horren arduradun nagusiak presionatzen baditu, horien artean Kutxabank, funtsezko aldaketak eta etxebizitza eskubidearen aitortza eraginkorra lortuko direla.

Mozio hori onartuta, betearazteko jarraipen zehatza egingo dugu, bereziki udal protokoloaren sortzeari  eta urgentziaz abian jartzeari dagokionez, etxe kaleratzeak burutzen dituzten finantza erakundeekin harremanak etetea eskatuz eta posible den kasuetan udalak funtsak kentzea eskatuz.

Azkenik, uste dugu etxe kaleratzeei aurre egiteko alternatiba praktikorik onena Euskal Herria Bilduk Eusko Legebiltzarrean egindako proposamena dela, honako bideo honetan azaltzen dena:

 

 

Mozioa

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

La crisis económica que estamos padeciendo está conllevando una serie de consecuencias en una parte importante del tejido social de Euskadi.
Una de las más graves, es sin lugar a dudas, las ejecuciones hipotecarias o desahucios de la vivienda habitual, que se están materializando en los colectivos con menos recursos económicos.
Este problema tiene una doble vertiente, por un lado, la pérdida de la vivienda habitual y por otro, el tener que hacerse cargo del pago de unos intereses desproporcionados, más allá de la entrega de la propia vivienda.
Estas situaciones, atacan directamente el derecho fundamental a la vivienda de los ciudadanos y las ciudadanas, además de ser éticamente reprochables, representan, según señala la propia Unión Europea, un incumplimiento de las directivas comunitarias, en lo que a ciertas cláusulas en los contratos se refiere.
Por todo ello, este Ayuntamiento de Leioa debe y quiere actuar en el marco de sus competencias en ayuda a la parte de la ciudadanía que puede estar afectada.
Se requiere una modificación normativa tendente a la protección de las personas de la gran indefensión motivada por la existencia de cláusulas abusivas. Debe con ella restringirse el principio de responsabilidad patrimonial universal de las personas físicas, de forma que en casos concretos e individualizados, una vez ejecutado el patrimonio en ese momento embargable de la persona de buena fe, el pasivo restante quede exonerado. Además, ante la pérdida de la vivienda, las administraciones públicas han de poner los recursos para garantizar el derecho de acceso a la vivienda por parte de los afectados y la población en general.
Todo ello debe tener como consecuencia que las personas puedan comenzar de nuevo con el proyecto de vida interrumpido.

MOCION

PRIMERO: El Ayuntamiento de Leioa apoya el derecho a la vivienda de los ciudadanos y ciudadanas y pide la suspensión indefinida de los desahucios. Para ello, pide la modificación de la legislación en términos de defensa de los derechos de la ciudadanía.
SEGUNDO.- Recordando que el artículo 47 CE señala el derecho a la vivienda digna como un derecho fundamental, instar al Gobierno del Estado a:

a) Modificar el Real Decreto Ley 27/2012, de 15 de noviembre, de medidas urgente, por entender que las contempladas son insuficientes e incluso no acertadas. Hasta tanto establecer una moratoria hipotecaria transitoria que evite la pérdida de la vivienda habitual.
b) Modificar la Ley concursal, Ley hipotecaria y Ley de enjuiciamiento civil teniendo en cuenta el texto original de la Iniciativa Legislativa Popular por la Dación en Pago, la Paralización de los Desahucios y el Alquiler Social.

TERCERO.- Instar a las Entidades financieras a:

a).- Elaborar un código de buenas prácticas en el que, entre otras actuaciones, se contemple el poner en conocimiento del Ayuntamiento de Leioa los casos que puedan estar en riesgo:
c).- La paralización de todos los procesos de desahucios hasta la puesta en marcha del código de buenas prácticas y el protocolo de actuación para prevenir los desahucios por parte del Ayuntamiento de Leioa.
b).- La eliminación de cláusulas abusivas, sobre todo en lo referido a los intereses de demora, de acuerdo a las normativas comunitarias de la Unión Europea.
c).- Alcanzar acuerdos que eviten la ejecución hipotecaria de la vivienda habitual, facilitando la novación de préstamos hipotecarios de vivienda habitual.
d).- Incluir el principio de corresponsabilidad de la entidad financiera, elevando en las subastas el porcentaje mínimo de adjudicación por parte de las entidades financieras que actualmente está en un 60%.
e).- Estudiar la posibilidad de crear un parque de viviendas de alquiler social, que pudiera favorecer a su vez a las entidades financieras a reducir y poner en valor el capital pasivo que suponen las propiedades inmobiliarias.

Este Ayuntamiento revisará las relaciones económicas, institucionales y de cooperación con las Entidades Financieras en función de su actitud y dinámica respecto de los desahucios y las propuestas que acabamos de enumerar

CUARTO.- Instar al Gobierno Vasco a:
a) Hacer partícipe al Ayuntamiento de Leioa del borrador del Protocolo de colaboración interinstitucional que está elaborando ya que es intención de este ayuntamiento una participación activa en el mismo alineándose con sus objetivos y estrategias en aras de una mayor eficacia.
b) Mejorar y ampliar el servicio de mediación en los casos de desahucio.
c) Contar con un parque de viviendas en alquiler social que pudieran dar cabida a las personas y familias que se encuentren en una situación de desahucio de su vivienda habitual.
d) Que se modifiquen las condiciones para inscribirse como posible inquilino en las viviendas de alquiler social que, ahora una de ellas se cifra en dos años.
e) Que el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, a través de la Viceconsejería de Vivienda construya viviendas en alquiler social, de manera que se mejore y favorezca el acceso de familias a este tipo de viviendas. Con ello no sólo se minimizará, sino se resolverán las posibles situaciones de desahucio, porque esta acción lleva implícito un carácter preventivo respecto a la problemática de la vivienda, tanto para los y las jóvenes, como para otros estratos poblacionales.

QUINTO.- Establecer a nivel comarcal con los Ayuntamientos del entorno una red al objeto de favorecer una pronta y eficaz actuación conjunta frente a este tipo de casos, y lo mismo a nivel de Territorio Histórico a través de EUDEL.

ANEXO A LA MOCIÓN
El Ayuntamiento de Leioa va a iniciar un trabajo técnico-político cuyo objetivo consiste en la elaboración de un protocolo o procedimiento de actuación, tanto para prevenir situaciones de desahucios, como para minimizar las consecuencias de las mismas.
Este procedimiento constará de los siguientes apartados:
a. Ámbito competencial.
b. Programas de protección social.
c. Relaciones con las entidades financieras.
d. Conocimiento de los casos con antelación
e. Asesoramiento jurídico.

Etxegabetzei aurreko egiteko Udal Protokolo proposamena

Urt 14 2013

 

Bildu-k Leioa-ko Udalak Etxegabetzei aurre egiteko Udal Protokolo bat martxan jartzea proposatu du. Gaur egun bizi dugun egoera larriaren aurrean erabat beharrezkoa da Udalak arazo sozial honi aurre egitea.

Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.

Lehenik eta behin, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzen du Bildu-k. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa exijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta Espainiako gobernuak duten jarrera ozen salatuz.

Protokoloa 15 neurritan:

1.            Horrela bada, ezinbestekoa deritzogu, egoera honen aurrean, instituzioen eta etxegabetzeen aurka ari diren eragileen arteko elkarlana. Horretarako udala eta eragileekin harreman iraunkorra izango da. Beharrezkoa ikusten den kasuetan, etxegabetzeen gaiaren lanketarako, udal batzorde berezi bat antolatzeko aukera irekia geratzen da.

2.            Udala, herrian ohiko etxebizitzaren etxegabetzeak jasan dituzten edo jasateko arriskuan dauden herritarrei irekita dago. Egoera hori nozitu duten edo arriskua duten herritarren informazioa jasotzea ezinbesteko du udalak, ekinbideak martxan jarri ahal izateko.

a.            Horretaz arduratuko den zinegotzi bat izendatuko da.

b.            Kaltetuen eskura, telefono zenbaki bat eta e-mail bat jarriko dira.

c            Hala eskatzen duten kaltetuek, diskrezio osoa izango dute Udalaren aldetik.

3.            Udalak, herritarraren aurkako etxegabetze prozedura martxan duen bankuarekin harreman bidea irekiko du, honako helburuekin:

a.            Etxegabetze prozedura denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzea.

b.            Kaltetuaren aldetik dagoen proposamen oro bankuari bideratzea.

4.            Udalak, Kutxabank-eko partaide den heinean (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban), bereziki exijitzen dio entitate honi, etxegabetzeak bertan behera utzi ditzan denbora mugagabean. Epaitegietan martxan dauden prozedurak ere bertan behera uzteko beharrezko diren urratsak eman ditzan exijitzen dio Udalak Kutxabank-i. Kutxabank-en barne egituran dauden aukera guztietatik bideratuko dio Udalak, arestian aipatutako exijentzia.

5.            Udalak, etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo ditu: Etxegabetzeak gauzatzen dituzten eta egiten ez dituzten entitate finantzieroen arteko sailkapena egingo du Udalak eta etxegabetzeak egiten dituzten banketxe horiekin harremanak etengo ditu.

6.            Udalak, herritarren jakinaren gainean utziko du etxegabetzeen gaiaren aurrean Banku, Kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera.

7.          Ordezkatzen ditugun udalek, ez dute etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko. Era berean, gai hauetan, epaitegietatik bideratutako prozedurak gauzatzeari uko egiten dieten udal langileak (udaltzainak kasu gehienetan), babestu egingo ditu udalak.

8.          Udalak, ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duten herritarrei, etxebizitza eskubidea onartua izan dezaten, informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskainiko die.

9.          Ohiko etxebizitzarik gabe geratu diren herritarrei premiazko irtenbidea emate aldera eta alokairu soziala erreferentzia nagusitzat harturik, Udalak,

a.          Etxebizitzaren eskumena duten erkidego eta foru entitate publikoekin (Etxebide eta Vinsa) elkarlana bultzatu du.

b.          Hainbat etxebizitza hutsik dituzten banku eta higiezin enpresei ardura exijituko die.

10.          Herrian etxegabetze prozedura bat gauzatzen den bakoitzean, egunean bertan,  Udalak herri eragileekin batera, etxebizitza eskubidearen alde eta etxegabetzeen aurka, kontzentrazioa egingo da herriko plazan.

 

 

Gaur, Lan Duinaren eta Eskubide Sozialen aldeko Martxa” Leioa-n

Aza 29 2012

EUSKAL HERRIA MARTXAN!!! Lan duina eta eskubide sozialen alde! GAUR, 7ETAN GUZTIOK LAMIAKORA!

 

Manifestua:

Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da. Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.

Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz. Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke. Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.

Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.

Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.

 

Leioan martxoaren 29an Greba Orokorra!

Mar 21 2012

Leioako Bildu-k gure herriko Greba Batzordeak deitutako mobilizazioekin bat egiten du:

-      Martxoak 20 19:00etan Kontzentrazioa bulean

-      Martxok 22 10:20etan Ikasleen kontzentra Barandiaran instituaren aurrean

-      Martxoak 23 20:00etan Manifestazioa Bulebarretik hasita

-      Martxoak 27 19:00etan Kontzentra Bulean

-      Martxoak 28 20:00etan Manifestazioa Buletik hasita

Madril, Gasteiz eta Iruñeko Gobernuek bultzatu duten neurri politika eta sozialek ez dute ongizate estatua eta gizarte eskubideak sendotu eta indartzea lortu, guztiz kontrakoa baizik.

Korronte neoliberal eta globalizatzaileek ongizate estatuaren suntsipen prozesuari ekin diote aspalditxoan, publikoa pribatizatuz, lan eskubideak murriztuz, lan merkatuaren baldintzak okertuz eta araurik gabe jokatzea lehenetsiz.

Azken urteetan berriz, bizi dugun krisi ekonomikoa ongizate estatuari azken kolpea emateko aprobetxatu da. Ondorioak ikaragarriak izan dira eta gizartea beldurturik dago behin eta berriro kaltegarriak dituen erreforma eta murrizketengatik.

Murrizketak pentsio eta lan eskubide mailan, lan baldintzen okertzea, laguntza sozialak kentzea…. Guzti horrek esan nahi duena da aberatsak gero eta aberatsagoak direla eta pobreak ere gero eta pobreago. Beraz, gizartearentzako ondorio kaltegarriak.

Bitartean, finantza merkatuek eta espekulazioak erritmo bizia hartu dute berriro ere, eta bankuek dirutza hartu dute guztiona diren fondo publikoetatik. Diru hori guztion onuragarri izan beharrean balantzeak hobetu eta gutxi batzuen eskuetan geratuko diren mozkinak handitzeko erabiltzen da. Gero eta argiago dago: politika interes ekonomiko handien menpe jarri da.

Reforma

Pocas cosas nuevas podemos decir ahora sobre la última reforma laboral que no se hayan dicho ya. Una reforma que busca recortar salarios e indemnizaciones, con despido libre, con precarización y flexibilidad total, con recorte de derechos.

Una reforma hecha a medida de los empresarios y patronales, como lo reconocen ellos, que se complementa con la reforma de la negociación y con la promesa de nuevas medidas y recortes a corto plazo y la amenaza de atacar el derecho a la huelga.

La reforma, las políticas antisociales, no solo afectan al trabajo, afectan a la vida de las personas en todos los sentidos: crean desigualdades, destruyen expectativas, generan marginación social, nos dividen entre ricos y pobres, rompen vínculos de relación e integración social que vertebran la sociedad.

La reforma pone en manos de la empresa disponer del tiempo, el horario, las condiciones del trabajador; su vida al fin y al cabo. El trabajador se convierte en instrumento al servicio de las necesidades puntuales de la empresa ¿Qué va a pasar con la conciliación familiar?

La precariedad va a ir más allá del ámbito laboral. Se va a trasladar al día a día porque hoy en día el empleo es prácticamente la única fuente de acceso a recursos, pero la posibilidad de acceder a un empleo digno y estable es cada vez menor. Por lo tanto las expectativas materiales, sociales y emocionales de las personas también van a caer en picado. ¿Quién puede vivir una vida si a los 33 años te pueden tener cobrando el 75% del salario mínimo? ¿Qué futuro le espera a la juventud?

Con medidas como esta y otras –despido por bajas, contrato de formación con despido gratis hasta los 30 años, EREs,…- que recoge la reforma, el peligro de transición de una situación de precariedad a una de exclusión social es cada vez más acentuado y extendido.

Hora de responder

Datorren martxoaren 29an sindikatu eta eragile sozial ezberdinek greba orokorrerako deialdia egin dute Euskal Herrian. Eta Bildutik era baikorrean agurtzen dugu erantzun zabal eta jendetsua bideratzko zabaltzen den aukera, nahiz eta ikuspegi ezberdinetatik eman. Horrela, gure babes osoa emango diogu Euskal Herrian greba egiteko deialdiari eta egun horretan gure hautetsiek bat egingo dute egun horretan kaleetan zehar mobilizazioetan parte hartuko duen gizarte gehiengoarekin.

Los y las representantes institucionales de Bildu consideramos que la situación es grave y que hay razones de sobra para responder, para denunciar, para salir a la calle. Por eso, animamos a la ciudadanía vasca a que lo haga, a que responda al llamamiento de sindicatos y colectivos sociales a movilizarse, a mostrar su disconformidad, a denunciar la imposición de políticas y medidas antisociales que hipotecan nuestro futuro.

Esparru instituzionalean Bildu mozioak eta bilkurak bultzatzen ari da lurralde guztietako udaletxeetan, parlamentuetan eta batzar nagusietan, lan erreforma, murrizketen politika eta zerbitzu publikoen aurkako erasoaren inguruko eztabaidan Alberdi bakoitzak argi eta garbi azaltzeko gizartearen aurrean zein den bere jarrera eta zer da defendatzen duena.

Baina hori eta gehiago egingo dugu, greba deialdiarekin bat egitea instituzioetan egunez egun hiritarren ongizatea bermatzeko eta Madriletik inposatzen dizkiguten murrizka sozialek sortzen dizkiguten kalteak gainditzeko egiten dugun lana osatzea delako.

Por eso, los electos de Bildu, hombres y mujeres con responsabilidades en las diferentes instituciones, saldrán a la huelga el día 29 y participarán en las movilizaciones convocadas. Por responsabilidad y coherencia institucional, política y social, nuestra obligación es estar y participar con la sociedad en esta movilización.

Porque además, todas estas medidas afectan también directamente a las instituciones y a las obligaciones y servicios que nos reclama la ciudadanía. Nuestros ayuntamientos van a ser los más directamente afectados, pero también nuestra capacidad para hacer presupuestos diferentes y acordes con nuestra realidad y nuestras necesidades, desarrollar políticas sociales efectivas y participativas, promover servicios públicos de calidad, impulsar políticas que sitúen al euskara en una posición de oficialidad real, asegurar una sanidad y una educación en condiciones.

Gure herriak, Euskal Herria, bere etorkizuna eraiki behar du, bere erabakiak hartzeko ahalmena eta poterea behar ditu, kanpoko interesek eta agintariek erabakitzen dizkiguten inposaketak onartzeko beharrik ez izateko. Euskal Herriak erabakitzeko burujabetza behar du, eta 29ko grebarekin hori aldarrikatzeko beste urrats bat emango dugu.

 

Kutxabank, Garoña eta Sektore publikoko murrizketen inguruko mozioak Leioan

Ots 01 2012

Bilduko Udal taldea Leioan, Euskal Herriko beste herrietan bezala, hiru mozio aurkeztu ditu Garoñako zentral nuklearra, sektore publikoan ematen ari diren murrizketa eta Kutxabank-eko gaiekin erlazionaturik.

Kutxabank-eko mozioaren puntuak:

1- Administrazio Kontseilua bi indar politikoen artean osatzeko erabakiari gaitzespena agertzen diogu, honek erabateko kontrola ematen baitie erabakia hartu dutenei eta baztertu egiten baitu Kutxabank entitate berriak beharko lukeen gizartearen eta euskal erakundeen ordezkaritza zabala.

2- Kutxabank osatzeko lortu zen, eta hiru Kutxen Batzarretan modu zabal batean babestua izan zen, kontsentsua mantendu dadin eskatzen dugu. Bide eman behar zaio euskal gizartearen eta bere errealitate instituzionalaren ordezkaritza zabal, orekatu eta proportzional bati Kutxabank Herri honen eta bere gizartearen zerbitzura egon dadin.

3- Integraziorako Hitzarmenean adostutako eta, aurreko iraila eta urrian zehar, Kutxen Batzarrek onartu zuten Kutxabank entitate berriaren ordezkaritzari errespetua exijitzen dugu. Eta, beraz, Administrazio Kontseiluaren ordezkarien murrizketa berriz hausnartu eta bertan behera geratu dadin eskatzen dugu eta entitatearen funtzio soziala, eta Herri honen eta bere gizartearen interes ekonomikoen babesa eta defentsa mantendu daitezen galdegiten dugu.

4- Kutxen Legearen zirriborroaren helburua salatzen dugu Kutxen Batzarretan Udalen ordezkaritza nabarmen murrizten duelako, eta legebiltzarrean ematen ari den eztabaidan parte hartzea exijitzen dugu Erkidegoko Udalerrien ordezkaritza baten bitartez.

 

Sektore publikoko murrizketen inguruko mozioaren puntuak:

1.‐ Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak

errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio

publikoan berrezarpenaren debekuaz, udal honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea

kaltetzen duelako.

2.‐ Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua

mantentzea eskatzen du; udalek, herritarrengandik gertueneko erakundeak izanik, eman

behar dituzten zerbitzuen alde egiteko.

3.‐ Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, udal honek,

euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko

sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan.

 

Garoñari buruzko mozioaren puntuak:

- Leioako Udalak dei egiten diote Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dezan.

- Leioako Udalak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra geldiaraztea xede duen edozein ekimen babesteko konpromisoa hartzen dute.

- Leioako Udalak zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruko lanketa dibulgatzailea indartu eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute.

- Leioako Udalak kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dute. energia sistema publiko batetik abiatuz.

- Honako Udalbatzaren akordioa posta bidez igorriko zaie Espainiar Estatuko Gobernuko presidente den Mariano Raxoiri , Industria, Energia eta Turismo Ministro den Jose Manuel Soriari eta zentralaren %50aren jabe den Iberdrola konpainia elektrikoari.