Category: Kirola
Pinosolo: EAJko Alkate eta kirol zinegotzi ohiak Ikerketa Batzordera deituko ditugu
Mai 09 2013- leioa
- 0 Comments
Hainbat hedabide ezberdin iragarri duten bezala, LEA-k –Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegi ohia-, Pinosolo Kiroldegiaren aferan, zeuden arau-hausteez aparte, beste berri batzuk leporatzeko aukerak ikusten ditu.
LEAren ustetan, orain, ustezko enpresa iruzurgileek (Arcain Ingeniería y Arquitectura S.L., Aros Estudio de Arquitectura S.A., eta Excavaciones Viuda de Sainz S.A.) interes publikoari ustezko kaltea egin liezaiokete.
Aipatutakoaz gain, eta azkenengo osoko bilkuran salatu genuen bezala, Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen 2,7 milioi euroko esleipenaren kasuan, EH Bildukooi esleipen horretara enpresa bakar bat aurkeztea susmagarria egiten zaigu arras, normalean horrelako esleipenetara 10 enpresa aurkeztu ohi baitira.
Honen aurrean, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arau-hauste berriak leporatzeko aukerak ikusteak EH Bilduren jarrera berrezten du, hau da, Udalak ez zituela 4 milioiak ordaindu behar.
EH Bilduk uste du oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizaga, bi erantzunle nagusietarikoak direla. Holan izanda, Ikertzeko Ponentzian haien agertzea eskatu egingo dugu.
Lemoan, Balmasedan, Urduñan, Zierbenan edo Bakion gertatutakoaren ostean, Leioa da EAJk kudeaketa duen beste udalerrietako bat non eskandaluak edo irregulartasunak nagusi diren.
Hemen Tele 7 gaur atera duen berria
Gaurko prentsaurrekoan egin dugu balorazioa:
- Kargu edo arau-hauste berriak ikusteak geure jarrera berrezten du. Gertatutakoa behin ezagutua, EH Bilduk kontratuaren baliogabetzea eta ikertutako enpreseei ordainsaririk ez ordaintzea eskatu zuen. Hala ere, EAJ-k, EB-k, PSE-k eta PP-k kontratua deuseztatzea eta ikertutako enpreseei ordaintzea haien aukera egin zuten. Hain zuzen eta, gutxi gorabehera, 4 milioi euroko ordainzaria ordaindu zitzaien enpresa hauei, diru publikoa xahutuz. Hau gertatu ostean, orain da LEA-k interés publikoa kalteturik legokeela dio.
- Eneko Arruebarrena eta Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Ikertzeko Ponentziaren hurrengo martxa jartzearen aurrean, oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Orain arte lortutako informazioen arabera Leioako EAJren bi udal kargu ohi horiek gertatutakoaren erantzunle nagusiak direla susmatzen dugu. Aurrekoan salatu genuen bezala, Eneko Arruebarrena informazioa izkutatu du, eta geure ustetan partziala den komite berezi bat kontratatzearen erantzunle nagusia da. Bestalde, Jon Loizaga Pinosolo proiektuaren eta kudeaketa ereduaren ideologo nagusietariko bat izan zan. Hain zuzen ere, eurek erabakitako kudeaketa eredu horrekin aurrera egiteko bulego teknikoa erabaki horietatik at uztea erabaki zuten, eta holan proiektu horren inguruko lana enpresa pribatu batek, Arcain deritzona, eta orain LEA-k egotzia izan denetako bat egingo luke. Bitxia da, egun, bi udal zinegotzi ohi hauek Udaletik at daudela.
- Pinosoloko igerilekuen esleipena ikertu behar da. Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen esleipenean irregulartasunak egon litezkeela susmoa dugu. Bestela, zelan da posiblea 2,7 milioi euroko esleipenera enpresa bakar bat aurkeztea, normalean 10 enpresa inguru aurkeztu ohi da?. Kasualitate hutsa izango ote da enpresa hori Aros enpresa izatea, hain zuzen, Pinosolo aferean dagoenetako bat izatea?. Bildukook ezetz borobila uste dugu.
- EAJ-k gertatutakoaren inguruko emondako azalpena sinesgaitz zaigu arras. Denbora pasa ahala, eta informazio berriak eskuratzen ditugun heinean, zeharo sinesgaitz bihurtzen da EAJ-k ematen duen afera horren inguruko azalpena. EAJ-k lehenengo unetik enpresa horien alde egin du eta, are gehiago, Leioako EAJ-k ardurarik gabe utzi ditu enpresa horiek eta ahal izan duen dan-dana egin du enpresa horiek milioi askoko fakturak jaso ditzaten. Eneko Arruebarrenak, Leioako Alkate ohiak, informazioa izkutatu du, eta ebaluazio komite zeharo partziala kontratatu zuen. Gutxi balitz, Udal Bulego Teknikoa prozesu honetan at uztea erabaki zuten, dena Arcain enpresa pribatuaren eskuz utzita. Ikertzeko Ponentzian bertan jazotako guztia argitzea, eta baleude erantzukizun politikoak zehaztea espero dugu, geroago Penal bidera jo ahal izateko horretarako arrazoiak baldin baleude. Hain zuzen, hori guztia da Ikertzeko Ponentzia horren eginkizun bakarra.
- “Kudeaketa ona” eta “ongi egiten jakite”aren Bizkaiako EAJren beste adibideetako bat. Azkenengo asteetan Bizkaiko EAJren udal kudeaketa kolokan geratu da. Alde batetik, Lemoako eskandalua diru publikotik 16 mila euro puroak banatzeko diru publikoa xahutuz. Bestetik, Balmasedako Alkatearen egoztea ustezko prebarikaziozko kasu bat dala eta. Aldi berean, Zierbeneko Alkatearen kontrako izapidetzen irekitzea, Urduñako Udalaren kutxa EAJ-k porrot eginda utzia, eta Bakioko kiroldegia diru publikotik 37 milioi euro xahutu ostean erabili ezin izana dabilena. Tamalez, Leioan 4 milioi euro existitzen ez duen kiroldegi baterako xahutu egin dute, baina Leioako EAJ-rentzat hemen ez da ezer gertatzen ari.
Pinosolo eta ebaluazioa: Alkateak bere erantzukizun politikoa onartu behar du
Uzt 18 2012- leioa
- 0 Comments
Iragan uztailaren 12an Leioa Kirolak-en administrazio kontseilua egin zen. Bilduren udal taldeak aipatutako kontseiluan jakinarazi zuen ebaluazioa egiten duten enpresetako bi, ordura arte independenteak omen zirenak, hirugarren enpresa baten bazkide direla.
Leioa Kirolak-en presidente eta Leioako alkate Eneko Arruebarrenak onartu egin zuen bigarren ebaluzio-batzordea kontratatzeko lehen ebaluzio-batzordearen AFP Group enpresari aholkua eskatu ziola; azken hori alderdikeriagatik gelditu zen prozesutik kanpo. Alkateak bigarren batzorderako AFP Group-ek proposaturiko enpresak kontratatu zituen. Galdetu zaion bakoitzean ez du gai honen inguruko informaziorik eman nahi izan. Horri larritasun handiko gertaera deritzogu eta honako hau adierazi nahi dugu:
- Bi ebaluazio-komiteak ez dira independenteak: Hilabeteak aurrera joan ahala esleipen prozesuari buruzko susmoak areagotzen dituzten froga gehiago aurkitzen ditugu. Azkena eta ziur aski eskandalagarriena da Bilduk Kontseiluan ezagutzera eman zuena: lehenengo ebaluzio-batzordeko enpresa bat, AFP Group, eta bigarren ebaluzio-batzordeko bat, Bm2 Arquitectos, hirugarren enpresa baten bazkide direla. Datu honek gezurtatzen du Eneko Arruebarrenak dioena, proiektu irabazlea bi batzorde independentek ebaluatu zutela.
- Alkatea da bi batzordeen arteko loturaren arduradun zuzena: Bilduk aurkeztutako frogaren aurrean Eneko Arruebarrenak onartu zuen AFP Group enpresari eskatu zizkiola bigarren ebaluzio-batzordea kontratatzeko enpresen izenak. Hau da, Alkateak alderdikeriagatik baztertutako enpresari eskatu zion aholkua eta ondoren horren bazkide den enpresa bat kontratatu zuen. Gertaera are larriago da kontuan hartzen badugu bigarren ebaluazio-batzordearen inguruko azalpenik eskatu zaionean Alkateak azalpenak emateari uko egin izan diola.
- Eneko Arruebarrena alkateak bere erantzukizun politikoa onartu behar du: Ez dakigu zein interes izan ditzaketen Eneko Arruebarrena alkateak eta Leioako EAJk, Pinosolo auzian duten jarrera edukitzeko. Argi duguna da denbora luzea daramatela informazioa ezkutatzen. Hala ere, Bilduk egindako ikerketa lanak eta informazio eskariak frogatzen duten moduan, azkenean guztia jakiten da. Litekeena da azken informazio ezkutaketa hau izatea larriena; Alkatea zuzenean inplikatzen du, bera izan baitzen bigarren ebaluazio-batzordea kutsatu zuena. Azalpenik eskatu zitzaionean ez ditu inoiz eman. Orain badakigu arrazoia. Ikerketa-batzordean azalpen gehiago eman izan beharko ditu; eta ziur aski, bere ardura politikoa onartu.
Pinosolo: Udal-aurrekontuaren % 10a LDZA-k salatutako enpreseentzako
Uzt 17 2012- leioa
- 0 Comments
Iragan uztailaren 12an Leioa Kirolak-en administrazio kontseilua egin zen; bertan Pinosolo kiroldegiko kontratuaren adostutako indargabetzea erabaki zen; EAJ, EB, PSE eta PPren aldeko bozkei esker. Erabaki honek eta jada ordaindutako fakturek, Udalak Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) salatutako enpresei 4 milioi euro inguru ordaintzera behartuko du, udal-aurrekontuaren %10
Erabaki honen aurrean Bilduk honako hau adierazten du:
- Udal diru-kutxarentzako hondamen ekonomikoa: Salatzen dugu adostutako indargabetzeak dakarren kalte-ordainaren ondorioz udal diru-kutxak kalte ekonomiko oso larria jasango duela. Kalte-ordain horri aurretik ordaindutako fakturak gehituz gero, udal diru-kutxak 4 milioi euro inguruko gastua izango du. Zenbateko honen pisua irudikatzen laguntzeko esango dugu leioaztarrok enpresa horiei urteko udal-aurrekontuaren %10 ordainduko diegula; Gizarte-ekintza edo Kultura Sailak duten diru partida baino handiagoa dela; kopuru horrekin Gizarte larrialdietarako urtebeterako aurrekontua 10 bidez gehitu ahal izango litzatekeela; gizarte alokairuko 33 etxebizitza eraki edo 24 Umore Azoka antolatu. Hala ere, diru hori Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak salatutako enpresei ordainduko zaie.
- Leioako EAJ eta EB dira eskandalu honen arduradun politiko zuzenak: EAJ eta EBk osatu eta Eneko Arruebarrena buru duen udal-gobernuarena da bidegabekeri honen erantzukizun politiko zuzena . EAJren kudeaketa ereduari jarraituz, galerak sozializatzen diren bitartean irabazi ekonomikoak pribatizatzen dira. Kudeaketa negargarriak, erdipurdiko egiek eta informazioa ezkutatzeak egungo egoera sortu dute.
- Adostutako indargabetzea PSE eta PPren proposamena da: PSE eta PPk kontratuaren indargabetzea bultzatuz Udal-gobernuari lagundu diote Pinosolo proiektua amaitutzat jotzera. Uste dugu jarrera hau guztiz arduragabea dela eta berau dela kalte-ordain gisa 2,6 milioi euro galtzea ahalbidetu duena.
- Bilduk baliogabetasuna lortzeko egintza legalak defendatzen ditu: Bilduk argi dauka kirtenkeri honi irtenbidea emateko aukera bakarra dela kontratuaren baliogabetasuna lortzeko egintza legalak hastea, eta horrela adierazi zuen Kontseiluan.
Pinosolo, irregularidades y mucho más
Eka 25 2012- leioa
- 0 Comments
Gara egunkariak argitaratu duen Arkaitz Fullaondo eta Jokin Ugarte zinegotzien iritzi artikuloa.
ARKAITZ FULLAONDO, JOKIN UGARTE I MIEMBROS DE BILDU EN LEIOA KIROLAK SAU
Pinosolo, irregularidades y mucho más
Leioa necesita un nuevo polideportivo, pero no a cualquier precio ni de cualquier manera. Necesita un proyecto a medida de nuestro pueblo, no un polideportivo sobredimensionado que no lo podamos pagar ni gestionar
El Servicio Vasco de Defensa de la Competencia (SVDC) ha dado por probado que la adjudicación del Proyecto de Polideportivo de Pinosolo de Leioa ha sido irregular. Según aquellos que idearon este proyecto de 60 millones de euros para un municipio de 30.000 habitantes, Pinosolo era un proyecto estratégico que situaría a Leioa como referente de los equipamientos deportivos del Gran Bilbao. Representa un claro ejemplo de eso que tanto les gusta llamar «modelo PNV» y que durante años, bajo el eufemismo de «proyectos estratégicos», se ha dedicado a construir infraestructuras sobrevaloradas y sobredimensionadas.
Para comprender bien lo que acabamos de exponer es preciso conocer algunos antecedentes. A finales de 2007, el Ayuntamiento gobernado por el PNV y EB dio los primeros pasos para la redacción del nuevo proyecto, y en 2008 constituyó la sociedad mercantil Leioa Kirolak SAU para gestionar el nuevo proyecto denominado Complejo Deportivo de Pinosolo.
Al parecer, algunos vieron una gran oportunidad para dar un pelotazo en toda regla a pesar del comienzo de la crisis. Lo que tenía que ser el nuevo polideportivo se transformó de repente en un proyecto estratégico supramunicipal de 60 millones, lo que supone un gasto de 2.000 euros por habitante de Leioa.
Al igual que la Supersur, los desfases de inversiones de Bidegi o el polideportivo impagable de Bakio, el proyecto de Pinosolo amenaza las cuentas del Ayuntamiento y con dejar a Leioa sin polideportivo.
Otro de los aspectos clave fue la privatización del proceso de adjudicación. El Ayuntamiento, apartó a los técnicos municipales y contrató a la empresa Arcain Ingenieria y Arquitectura para que gestionara todo el proceso de adjudicación. Ahora, el SVDC nos dice que Arcain junto con las otras empresas amañó la adjudicación. El proceso fue tortuoso y opaco, incluida la dimisión del gerente de Leioa Kirolak. La adjudicación se tuvo que realizar en tres ocasiones.
Después de una denuncia por parte de una empresa concurrente, el SVDC comenzó su investigación, y tal y como se ha publicado hace pocas semanas ha dado a conocer sus conclusiones: constata que la adjudicación fue irregular y que el proceso estaba amañado por parte de las empresas adjudicatarias (Aros Arquitectura y Excavaciones Viuda de Sainz) y la empresa contratada para adjudicar el proyecto (Arcain Ingenieria y Arquitectura).
El escándalo es tremendo y la obligación de poner en marcha una comisión de investigación es urgente. Sin embargo, la actitud del equipo de Gobierno PNV-EB y especialmente la del alcalde, Eneko Arruebarrena, nos deja estupefactos. A pesar de que el SVDC ha probado que la adjudicación del proyecto fue amañada, apuestan por seguir con el mismo proyecto y con las mismas empresas. Además, ante las peticiones de una comisión de investigación, nos dicen que técnica y legalmente no es posible ni viable.
Para colmo, hace pocas semanas se pagó 1,6 millones de euros en facturas a estas empresas gracias al voto favorable de PNV, EB y la abstención de PSE y PP.
Nos roban, nos engañan y además les pagamos una millonada. De nada han servido las gestiones y los requerimientos de Bildu para no pagar ni un céntimo a estas empresas. ¿Cómo es posible tal despropósito?
Sin embargo, analizando a estas tres empresas Arcain, Aros y Viuda de Sainz, podemos entender por qué se niegan a investigar. Arcain es una empresa con buenas relaciones con el PNV. En Leioa se ha llevado cientos de miles de euros en contratos y ha realizado gran parte de la obra pública en Ayuntamientos de Uribe Kosta gobernados por el PNV como Getxo o Erandio. Aros Estudio de Arquitectura es una empresa con sede en Leioa y, casualidades de la vida, ha construido las piscinas al aire libre de Pinosolo. Un proyecto que fue adjudicado después de que Arcain lo evaluara -¿mera coincidencia?-. Estas piscinas debían costar 2,6 millones y ya se han gastado más de 5 millones -¡casi el doble!-. Por último, Viuda de Sainz es una de las grandes constructoras de Euskadi y ha estado involucrada en la construcción de la Supersur, proyecto estrella del PNV en Bizkaia. A día de hoy, y a pesar de las acusaciones del SVDC, el Ayuntamiento sigue invitando a esta empresa a concursos y licitaciones.
Mientras tanto, Jon Loizaga, el antiguo concejal de Deportes y una de las personas clave en el desarrollo del proyecto de Pinosolo en la pasada legislatura, acaba de montar una empresa llamada Bisport dedicada a la gestión de equipamientos deportivos. Al parecer, el negocio le debe ir muy bien, porque sin apenas experiencia parece que le han adjudicado la gestión de las instalaciones deportivas de Erandio, municipio gobernado por el PNV.
Visto lo visto, Bildu tiene claro que la única alternativa a este desaguisado es emprender acciones legales contra estas empresas, pedir la nulidad del contrato de Pinosolo y poner en marcha una comisión de investigación que aclare y depure responsabilidades. La opacidad de todo el proceso, los obstáculos para la investigación y el sorprendente posicionamiento favorable a estas empresas por parte del PNV y EB, no hacen más que generar sospechas.
Leioa necesita un nuevo polideportivo, pero no a cualquier precio ni de cualquier manera. Necesita un proyecto a medida de nuestro pueblo, no un polideportivo sobredimensionado que no lo podamos pagar ni gestionar. Y sobre todo, el Ayuntamiento ha de actuar de forma decidida contra aquellos que aprovechándose de una necesidad han querido hacer el negocio de su vida… a costa de los vecinos y vecinas de Leioa.
http://www.gara.net/paperezkoa/20120622/348098/es/Pinosolo-irregularidades-mucho-mas
Pinosolo: Baliogabetzea aukera bakarra
Mai 24 2012- leioa
- 0 Comments
Bilduk Pinosolo kontratuaren BALIOGABETZEA lortzeko ekintza legalak martxan jartzea exijitu dio Leioako Udalari
Bildu, PSEk eta PP-k eginiko kontratu ebazpen proposamenaren kontra agertu da, ebazpenak iruzur egin duten enpresei 4 milioi ordaintzea suposatuko luke eta.
Bilduk, nahiz eta LDEZ-k iruzurra frogatutzat eman, EAJ eta EB-k Pinosoloko proiektua enpresa berdinekin aurrera atera nahi duela salatzen du.
Atzo, maiatzak 23, Leioa Kirolak SAU-ko Administrazio Kontseilua izan dugu, Bilduk azken Udalbatzan eskatu ostean. Bertan, Lehiaren Defenentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) egin duen ebazpen proposamena aztertu dugu. Prentsan publikatu denaren arabera, LDEZ-k frogatutzat ematen du ARCAIN INGENIERÍA Y ARQUITECTURA, S.L-k -esleitze prozesua kudeatu zuen enpresak- eta proiektua lortu zuten bi enpresek, AROS ESTUDIO DE ARQUITECTURA, S.A-k eta EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ, S.A.-k informazioa elkarbanatu zutela. LDEZ-k dio enpresa hauek eginiko falta oso larria dela. Enpresa hauek agian 10 milioiko isun bati aurre egin beharko diote.
Kontseiluan gertatutakoaren aurrean Bilduk zera adierazi nahi du:
- Kontratuaren baliogabetzea aukera bakarra da. LDEZ-k enpresa hauek iruzurra egin dutela frogatu du. Aukera tekniko eta argudio ugari daude kontratuaren baliogabetzea lortzeko. Bilduk, baliogabetze hau lortzeko ekintza legalak martxan jartzea exijitu dio Udalari. Baliogabetzeak, ebazpenak suposatuko lukeen milioitako kalte-ordaina ez ordaintzea lortuko luke. Bilduk Udal Idazkariak hau lortzeko eman beharreko pausuak zehaztuko duen txostena egitea eskatu du. Ez dugu onartzen Alkatearen konfidantzazko kanpoko abokatu batek eginiko txostenik.
- Ebazpenari ez. PSEk eta PP-k eginiko ebazpen proposamenak, iruzur egin duten enpresei 2,6 milioitako kalte ordainak ordaintzea suposatuko luke. Gainera, jada 1,6 milioitako fakturak kobratu dituzte, aurreko Kontseiluaren bileran PSE eta PP-ren laguntzaz adostutako ordainketaren ondorioz.
- Leioa-k ez die iruzur egin duten enpresei 4 milioi ordaindu behar. Fakturak gehi kalte-ordainak ordaintzeak enpresa hauei 4 milioi ordaintzea suposatzen du. PSEk eta PP-k eginiko proposamen hau huts egite politiko eta ekonomiko itzela da. Enpresa iruzurtzaileei milioiak ordaindu? Badirudi Leioak duen polikiroldegi berriaren beharrarekin negozioa egiteko aukera ahalbidetu nahi dietela irurzurra egin dutenei. Bilduk, gainera, 1,6 milioiko fakturak bueltatzea exijitu du.
- Nahiz eta LDEZ-k iruzurra frogatu EAJ-k eta EB-k Pinosoloko proiektua enpresa hauek egitea nahi dute. Egunero argudio gutxiago dituzte baina hala ere Pinosolo enpresa hauek eraikitzea nahi dute. Badirudi leioaztarrek harmanaka milioi eman behar dizkiegula enpresa hauei. Garai hauetan, non ia egunero korrupzio urbanistiko eta influentzia-trafiko kasuak ezagutzera ematen diren, EAJ eta EB osatzen duten Udal Gobernuak Pinosolok suposatzen duen pilotada urbanistikoa enpresa hauek eraikitzea nahi dute, horretarako polikiroldegia eta beronen balizko estrategikotasuna aitzakiak besterik ez direla.
- Iruzur susmoa Torresoloko estali gabeko igerilekutara heltzen da. Bilduk Torresoloko igerilekuen esleipena ikertzea eskatu du. Kointzidentzia ala ez, Arcain-ek egin zuen ebaluazioa eta Aros-ek lortu zuen esleipena. Proiektu hau hasiera batean 2,6 milioikoa izan behar zen eta jada leioaztarrok 5 milioi baino gehiago xahutu ditugu –hasiera bateko esleitutako proiektuak %72ko igoera edukita!-. Pinosolon gertatu den moduan agian hemen ere esleipena ‘moldatua’ izan zeneko aukera ezin da baztertu.

