Category: Ingurugiroa
Kutxabank, Garoña eta Sektore publikoko murrizketen inguruko mozioak Leioan
Ots 01 2012- leioa
- 0 Comments
Bilduko Udal taldea Leioan, Euskal Herriko beste herrietan bezala, hiru mozio aurkeztu ditu Garoñako zentral nuklearra, sektore publikoan ematen ari diren murrizketa eta Kutxabank-eko gaiekin erlazionaturik.
Kutxabank-eko mozioaren puntuak:
1- Administrazio Kontseilua bi indar politikoen artean osatzeko erabakiari gaitzespena agertzen diogu, honek erabateko kontrola ematen baitie erabakia hartu dutenei eta baztertu egiten baitu Kutxabank entitate berriak beharko lukeen gizartearen eta euskal erakundeen ordezkaritza zabala.
2- Kutxabank osatzeko lortu zen, eta hiru Kutxen Batzarretan modu zabal batean babestua izan zen, kontsentsua mantendu dadin eskatzen dugu. Bide eman behar zaio euskal gizartearen eta bere errealitate instituzionalaren ordezkaritza zabal, orekatu eta proportzional bati Kutxabank Herri honen eta bere gizartearen zerbitzura egon dadin.
3- Integraziorako Hitzarmenean adostutako eta, aurreko iraila eta urrian zehar, Kutxen Batzarrek onartu zuten Kutxabank entitate berriaren ordezkaritzari errespetua exijitzen dugu. Eta, beraz, Administrazio Kontseiluaren ordezkarien murrizketa berriz hausnartu eta bertan behera geratu dadin eskatzen dugu eta entitatearen funtzio soziala, eta Herri honen eta bere gizartearen interes ekonomikoen babesa eta defentsa mantendu daitezen galdegiten dugu.
4- Kutxen Legearen zirriborroaren helburua salatzen dugu Kutxen Batzarretan Udalen ordezkaritza nabarmen murrizten duelako, eta legebiltzarrean ematen ari den eztabaidan parte hartzea exijitzen dugu Erkidegoko Udalerrien ordezkaritza baten bitartez.
Sektore publikoko murrizketen inguruko mozioaren puntuak:
1.‐ Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak
errefusatzen ditu. Besteak beste, Enplegu Eskaintza Publikoaren suntsiketa eta funtzio
publikoan berrezarpenaren debekuaz, udal honek eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea
kaltetzen duelako.
2.‐ Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua
mantentzea eskatzen du; udalek, herritarrengandik gertueneko erakundeak izanik, eman
behar dituzten zerbitzuen alde egiteko.
3.‐ Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, udal honek,
euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko
sistema publikoaren aldeko konpromisoa adierazi dezan.
Garoñari buruzko mozioaren puntuak:
- Leioako Udalak dei egiten diote Espainiar Estatuko Gobernuari eta bere Industria, Energia eta Turismo Ministerioari Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra berehala itxi dezan.
- Leioako Udalak Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra geldiaraztea xede duen edozein ekimen babesteko konpromisoa hartzen dute.
- Leioako Udalak zentral nuklearrek suposatzen duten arriskuen inguruko lanketa dibulgatzailea indartu eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute.
- Leioako Udalak kontsumoaren gutxitze eta energia iturri berriztagarrien erabileran oinarritutako energia aurrezpenaren aldeko apustu garbia egiten dute. energia sistema publiko batetik abiatuz.
- Honako Udalbatzaren akordioa posta bidez igorriko zaie Espainiar Estatuko Gobernuko presidente den Mariano Raxoiri , Industria, Energia eta Turismo Ministro den Jose Manuel Soriari eta zentralaren %50aren jabe den Iberdrola konpainia elektrikoari.

