Category: Hirigintza
Pinosolo: EAJko Alkate eta kirol zinegotzi ohiak Ikerketa Batzordera deituko ditugu
Mai 09 2013- leioa
- 0 Comments
Hainbat hedabide ezberdin iragarri duten bezala, LEA-k –Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegi ohia-, Pinosolo Kiroldegiaren aferan, zeuden arau-hausteez aparte, beste berri batzuk leporatzeko aukerak ikusten ditu.
LEAren ustetan, orain, ustezko enpresa iruzurgileek (Arcain Ingeniería y Arquitectura S.L., Aros Estudio de Arquitectura S.A., eta Excavaciones Viuda de Sainz S.A.) interes publikoari ustezko kaltea egin liezaiokete.
Aipatutakoaz gain, eta azkenengo osoko bilkuran salatu genuen bezala, Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen 2,7 milioi euroko esleipenaren kasuan, EH Bildukooi esleipen horretara enpresa bakar bat aurkeztea susmagarria egiten zaigu arras, normalean horrelako esleipenetara 10 enpresa aurkeztu ohi baitira.
Honen aurrean, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arau-hauste berriak leporatzeko aukerak ikusteak EH Bilduren jarrera berrezten du, hau da, Udalak ez zituela 4 milioiak ordaindu behar.
EH Bilduk uste du oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizaga, bi erantzunle nagusietarikoak direla. Holan izanda, Ikertzeko Ponentzian haien agertzea eskatu egingo dugu.
Lemoan, Balmasedan, Urduñan, Zierbenan edo Bakion gertatutakoaren ostean, Leioa da EAJk kudeaketa duen beste udalerrietako bat non eskandaluak edo irregulartasunak nagusi diren.
Hemen Tele 7 gaur atera duen berria
Gaurko prentsaurrekoan egin dugu balorazioa:
- Kargu edo arau-hauste berriak ikusteak geure jarrera berrezten du. Gertatutakoa behin ezagutua, EH Bilduk kontratuaren baliogabetzea eta ikertutako enpreseei ordainsaririk ez ordaintzea eskatu zuen. Hala ere, EAJ-k, EB-k, PSE-k eta PP-k kontratua deuseztatzea eta ikertutako enpreseei ordaintzea haien aukera egin zuten. Hain zuzen eta, gutxi gorabehera, 4 milioi euroko ordainzaria ordaindu zitzaien enpresa hauei, diru publikoa xahutuz. Hau gertatu ostean, orain da LEA-k interés publikoa kalteturik legokeela dio.
- Eneko Arruebarrena eta Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Ikertzeko Ponentziaren hurrengo martxa jartzearen aurrean, oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Orain arte lortutako informazioen arabera Leioako EAJren bi udal kargu ohi horiek gertatutakoaren erantzunle nagusiak direla susmatzen dugu. Aurrekoan salatu genuen bezala, Eneko Arruebarrena informazioa izkutatu du, eta geure ustetan partziala den komite berezi bat kontratatzearen erantzunle nagusia da. Bestalde, Jon Loizaga Pinosolo proiektuaren eta kudeaketa ereduaren ideologo nagusietariko bat izan zan. Hain zuzen ere, eurek erabakitako kudeaketa eredu horrekin aurrera egiteko bulego teknikoa erabaki horietatik at uztea erabaki zuten, eta holan proiektu horren inguruko lana enpresa pribatu batek, Arcain deritzona, eta orain LEA-k egotzia izan denetako bat egingo luke. Bitxia da, egun, bi udal zinegotzi ohi hauek Udaletik at daudela.
- Pinosoloko igerilekuen esleipena ikertu behar da. Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen esleipenean irregulartasunak egon litezkeela susmoa dugu. Bestela, zelan da posiblea 2,7 milioi euroko esleipenera enpresa bakar bat aurkeztea, normalean 10 enpresa inguru aurkeztu ohi da?. Kasualitate hutsa izango ote da enpresa hori Aros enpresa izatea, hain zuzen, Pinosolo aferean dagoenetako bat izatea?. Bildukook ezetz borobila uste dugu.
- EAJ-k gertatutakoaren inguruko emondako azalpena sinesgaitz zaigu arras. Denbora pasa ahala, eta informazio berriak eskuratzen ditugun heinean, zeharo sinesgaitz bihurtzen da EAJ-k ematen duen afera horren inguruko azalpena. EAJ-k lehenengo unetik enpresa horien alde egin du eta, are gehiago, Leioako EAJ-k ardurarik gabe utzi ditu enpresa horiek eta ahal izan duen dan-dana egin du enpresa horiek milioi askoko fakturak jaso ditzaten. Eneko Arruebarrenak, Leioako Alkate ohiak, informazioa izkutatu du, eta ebaluazio komite zeharo partziala kontratatu zuen. Gutxi balitz, Udal Bulego Teknikoa prozesu honetan at uztea erabaki zuten, dena Arcain enpresa pribatuaren eskuz utzita. Ikertzeko Ponentzian bertan jazotako guztia argitzea, eta baleude erantzukizun politikoak zehaztea espero dugu, geroago Penal bidera jo ahal izateko horretarako arrazoiak baldin baleude. Hain zuzen, hori guztia da Ikertzeko Ponentzia horren eginkizun bakarra.
- “Kudeaketa ona” eta “ongi egiten jakite”aren Bizkaiako EAJren beste adibideetako bat. Azkenengo asteetan Bizkaiko EAJren udal kudeaketa kolokan geratu da. Alde batetik, Lemoako eskandalua diru publikotik 16 mila euro puroak banatzeko diru publikoa xahutuz. Bestetik, Balmasedako Alkatearen egoztea ustezko prebarikaziozko kasu bat dala eta. Aldi berean, Zierbeneko Alkatearen kontrako izapidetzen irekitzea, Urduñako Udalaren kutxa EAJ-k porrot eginda utzia, eta Bakioko kiroldegia diru publikotik 37 milioi euro xahutu ostean erabili ezin izana dabilena. Tamalez, Leioan 4 milioi euro existitzen ez duen kiroldegi baterako xahutu egin dute, baina Leioako EAJ-rentzat hemen ez da ezer gertatzen ari.
Etxe kaleratzeen kontrako mozioa aurrera Leioan
Api 30 2013- leioa
- 0 Comments
Orain dela hiru hilabete Leioako EH Bilduren Udal Taldeak Leioako Udalari proposatu zion etxe kaleratzeen arazoari aurre egiteko udal protokolo bat abian jartzea. Gaitz hori pertsonak erailtzen ari da, kasu askotan bere buruaz beste egitera bultzatuz.
Gainontzeko talde politikoen harmenaren aurrean lan-talde bat sortu zen adostutako mozio bateratua lantzeko asmoz. Mozio hori eztabaidatu egin zen eta EH Bildu, EAJ, EB eta PSEren bozekin onartu zen. PP kontra azaldu zen.
Besteak beste, mozio honetan Leioako Udaleko Osoko Bilkurak herritarren etxebizitza eskubidea babesten eta etxe kaleratzeak modu mugagabean geldiaraztea eskatzen du.
Bilduren proposamenari jarraiki, Udalak Finantza Erakundeekin dituen harremanak berrikusiko ditu lankidetza, ekonomia eta instituzio mailan , etxe kaleratzeen inguruan duten jarrera eta dinamikaren arabera.
Bilduk modu positiboan baloratzen du mozioaren onarpena, guk bultzatutako ekimena izanik, gainontzeko talde politikoek gure proposamenak onartu dituztelako. Hala ere argi daukagu ez dela gure mozioa eta uste dugu Udalak modu irmoagoan adierazi beharko lukeela bere jarrera. Bilduk argi du etxe kaleratzeak ez direla arrazoi humanitarioen arazoa, baizik eta giza eskubideena eta eskubide sozialena. Etxebizitza eskubidea eskubide soziala da, bankuen gehiegikerien aurrean erakundeak bitartekari lana egin eta alokairu sozialaren bidez bermatu beharko luketena.
Halaber argi daukagu etxe kaleratzeak gelditzeko emandako aurrera pausuak gizartearen mobilizazioak eta herri mugimenduak sorturikoak direla, eta gizarteak gaitz horren arduradun nagusiak presionatzen baditu, horien artean Kutxabank, funtsezko aldaketak eta etxebizitza eskubidearen aitortza eraginkorra lortuko direla.
Mozio hori onartuta, betearazteko jarraipen zehatza egingo dugu, bereziki udal protokoloaren sortzeari eta urgentziaz abian jartzeari dagokionez, etxe kaleratzeak burutzen dituzten finantza erakundeekin harremanak etetea eskatuz eta posible den kasuetan udalak funtsak kentzea eskatuz.
Azkenik, uste dugu etxe kaleratzeei aurre egiteko alternatiba praktikorik onena Euskal Herria Bilduk Eusko Legebiltzarrean egindako proposamena dela, honako bideo honetan azaltzen dena:
Mozioa
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
La crisis económica que estamos padeciendo está conllevando una serie de consecuencias en una parte importante del tejido social de Euskadi.
Una de las más graves, es sin lugar a dudas, las ejecuciones hipotecarias o desahucios de la vivienda habitual, que se están materializando en los colectivos con menos recursos económicos.
Este problema tiene una doble vertiente, por un lado, la pérdida de la vivienda habitual y por otro, el tener que hacerse cargo del pago de unos intereses desproporcionados, más allá de la entrega de la propia vivienda.
Estas situaciones, atacan directamente el derecho fundamental a la vivienda de los ciudadanos y las ciudadanas, además de ser éticamente reprochables, representan, según señala la propia Unión Europea, un incumplimiento de las directivas comunitarias, en lo que a ciertas cláusulas en los contratos se refiere.
Por todo ello, este Ayuntamiento de Leioa debe y quiere actuar en el marco de sus competencias en ayuda a la parte de la ciudadanía que puede estar afectada.
Se requiere una modificación normativa tendente a la protección de las personas de la gran indefensión motivada por la existencia de cláusulas abusivas. Debe con ella restringirse el principio de responsabilidad patrimonial universal de las personas físicas, de forma que en casos concretos e individualizados, una vez ejecutado el patrimonio en ese momento embargable de la persona de buena fe, el pasivo restante quede exonerado. Además, ante la pérdida de la vivienda, las administraciones públicas han de poner los recursos para garantizar el derecho de acceso a la vivienda por parte de los afectados y la población en general.
Todo ello debe tener como consecuencia que las personas puedan comenzar de nuevo con el proyecto de vida interrumpido.
MOCION
PRIMERO: El Ayuntamiento de Leioa apoya el derecho a la vivienda de los ciudadanos y ciudadanas y pide la suspensión indefinida de los desahucios. Para ello, pide la modificación de la legislación en términos de defensa de los derechos de la ciudadanía.
SEGUNDO.- Recordando que el artículo 47 CE señala el derecho a la vivienda digna como un derecho fundamental, instar al Gobierno del Estado a:
a) Modificar el Real Decreto Ley 27/2012, de 15 de noviembre, de medidas urgente, por entender que las contempladas son insuficientes e incluso no acertadas. Hasta tanto establecer una moratoria hipotecaria transitoria que evite la pérdida de la vivienda habitual.
b) Modificar la Ley concursal, Ley hipotecaria y Ley de enjuiciamiento civil teniendo en cuenta el texto original de la Iniciativa Legislativa Popular por la Dación en Pago, la Paralización de los Desahucios y el Alquiler Social.
TERCERO.- Instar a las Entidades financieras a:
a).- Elaborar un código de buenas prácticas en el que, entre otras actuaciones, se contemple el poner en conocimiento del Ayuntamiento de Leioa los casos que puedan estar en riesgo:
c).- La paralización de todos los procesos de desahucios hasta la puesta en marcha del código de buenas prácticas y el protocolo de actuación para prevenir los desahucios por parte del Ayuntamiento de Leioa.
b).- La eliminación de cláusulas abusivas, sobre todo en lo referido a los intereses de demora, de acuerdo a las normativas comunitarias de la Unión Europea.
c).- Alcanzar acuerdos que eviten la ejecución hipotecaria de la vivienda habitual, facilitando la novación de préstamos hipotecarios de vivienda habitual.
d).- Incluir el principio de corresponsabilidad de la entidad financiera, elevando en las subastas el porcentaje mínimo de adjudicación por parte de las entidades financieras que actualmente está en un 60%.
e).- Estudiar la posibilidad de crear un parque de viviendas de alquiler social, que pudiera favorecer a su vez a las entidades financieras a reducir y poner en valor el capital pasivo que suponen las propiedades inmobiliarias.
Este Ayuntamiento revisará las relaciones económicas, institucionales y de cooperación con las Entidades Financieras en función de su actitud y dinámica respecto de los desahucios y las propuestas que acabamos de enumerar
CUARTO.- Instar al Gobierno Vasco a:
a) Hacer partícipe al Ayuntamiento de Leioa del borrador del Protocolo de colaboración interinstitucional que está elaborando ya que es intención de este ayuntamiento una participación activa en el mismo alineándose con sus objetivos y estrategias en aras de una mayor eficacia.
b) Mejorar y ampliar el servicio de mediación en los casos de desahucio.
c) Contar con un parque de viviendas en alquiler social que pudieran dar cabida a las personas y familias que se encuentren en una situación de desahucio de su vivienda habitual.
d) Que se modifiquen las condiciones para inscribirse como posible inquilino en las viviendas de alquiler social que, ahora una de ellas se cifra en dos años.
e) Que el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, a través de la Viceconsejería de Vivienda construya viviendas en alquiler social, de manera que se mejore y favorezca el acceso de familias a este tipo de viviendas. Con ello no sólo se minimizará, sino se resolverán las posibles situaciones de desahucio, porque esta acción lleva implícito un carácter preventivo respecto a la problemática de la vivienda, tanto para los y las jóvenes, como para otros estratos poblacionales.
QUINTO.- Establecer a nivel comarcal con los Ayuntamientos del entorno una red al objeto de favorecer una pronta y eficaz actuación conjunta frente a este tipo de casos, y lo mismo a nivel de Territorio Histórico a través de EUDEL.
ANEXO A LA MOCIÓN
El Ayuntamiento de Leioa va a iniciar un trabajo técnico-político cuyo objetivo consiste en la elaboración de un protocolo o procedimiento de actuación, tanto para prevenir situaciones de desahucios, como para minimizar las consecuencias de las mismas.
Este procedimiento constará de los siguientes apartados:
a. Ámbito competencial.
b. Programas de protección social.
c. Relaciones con las entidades financieras.
d. Conocimiento de los casos con antelación
e. Asesoramiento jurídico.
Etxegabetzei aurreko egiteko Udal Protokolo proposamena
Urt 14 2013- leioa
- 0 Comments
Bildu-k Leioa-ko Udalak Etxegabetzei aurre egiteko Udal Protokolo bat martxan jartzea proposatu du. Gaur egun bizi dugun egoera larriaren aurrean erabat beharrezkoa da Udalak arazo sozial honi aurre egitea.
Neurri zehatzak biltzen dituen protokoloa da, eta bi helburu ditu, batetik egoera larri honen aurrean daudenei laguntza praktikoa ematea eta, era berean, etxegabetzeen sistema bidegabeari aurre egitea.
Lehenik eta behin, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzen du Bildu-k. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa exijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta Espainiako gobernuak duten jarrera ozen salatuz.
Protokoloa 15 neurritan:
1. Horrela bada, ezinbestekoa deritzogu, egoera honen aurrean, instituzioen eta etxegabetzeen aurka ari diren eragileen arteko elkarlana. Horretarako udala eta eragileekin harreman iraunkorra izango da. Beharrezkoa ikusten den kasuetan, etxegabetzeen gaiaren lanketarako, udal batzorde berezi bat antolatzeko aukera irekia geratzen da.
2. Udala, herrian ohiko etxebizitzaren etxegabetzeak jasan dituzten edo jasateko arriskuan dauden herritarrei irekita dago. Egoera hori nozitu duten edo arriskua duten herritarren informazioa jasotzea ezinbesteko du udalak, ekinbideak martxan jarri ahal izateko.
a. Horretaz arduratuko den zinegotzi bat izendatuko da.
b. Kaltetuen eskura, telefono zenbaki bat eta e-mail bat jarriko dira.
c Hala eskatzen duten kaltetuek, diskrezio osoa izango dute Udalaren aldetik.
3. Udalak, herritarraren aurkako etxegabetze prozedura martxan duen bankuarekin harreman bidea irekiko du, honako helburuekin:
a. Etxegabetze prozedura denbora mugagabean bertan behera uzteko exijitzea.
b. Kaltetuaren aldetik dagoen proposamen oro bankuari bideratzea.
4. Udalak, Kutxabank-eko partaide den heinean (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban), bereziki exijitzen dio entitate honi, etxegabetzeak bertan behera utzi ditzan denbora mugagabean. Epaitegietan martxan dauden prozedurak ere bertan behera uzteko beharrezko diren urratsak eman ditzan exijitzen dio Udalak Kutxabank-i. Kutxabank-en barne egituran dauden aukera guztietatik bideratuko dio Udalak, arestian aipatutako exijentzia.
5. Udalak, etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo ditu: Etxegabetzeak gauzatzen dituzten eta egiten ez dituzten entitate finantzieroen arteko sailkapena egingo du Udalak eta etxegabetzeak egiten dituzten banketxe horiekin harremanak etengo ditu.
6. Udalak, herritarren jakinaren gainean utziko du etxegabetzeen gaiaren aurrean Banku, Kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera.
7. Ordezkatzen ditugun udalek, ez dute etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko. Era berean, gai hauetan, epaitegietatik bideratutako prozedurak gauzatzeari uko egiten dieten udal langileak (udaltzainak kasu gehienetan), babestu egingo ditu udalak.
8. Udalak, ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duten herritarrei, etxebizitza eskubidea onartua izan dezaten, informazioa, laguntza juridikoa eta lehen arreta eskainiko die.
9. Ohiko etxebizitzarik gabe geratu diren herritarrei premiazko irtenbidea emate aldera eta alokairu soziala erreferentzia nagusitzat harturik, Udalak,
a. Etxebizitzaren eskumena duten erkidego eta foru entitate publikoekin (Etxebide eta Vinsa) elkarlana bultzatu du.
b. Hainbat etxebizitza hutsik dituzten banku eta higiezin enpresei ardura exijituko die.
10. Herrian etxegabetze prozedura bat gauzatzen den bakoitzean, egunean bertan, Udalak herri eragileekin batera, etxebizitza eskubidearen alde eta etxegabetzeen aurka, kontzentrazioa egingo da herriko plazan.

Udalak iruzur egin duten enpresak ez kontratatzeko iniziatiba
Eka 29 2012- leioa
- 0 Comments
Atzo izan genuen Udalbatzan, Bilduk Bozeramaileen Batzordea premiaz deitzeko eskaera egin zuen: Udalbatzak berretsi beharreko adierazpen baten bidez, Leioako Udalak jarrera irmoa eta ereduzkoa izan dezan administrazio-prozedura zehatzaile edo judizialetan sartuta dauden enpresen aurrean; kontratazio publikoa arautzen duten printzipioak ez betetzeagatik. Deialdia 2012ko uztailaren 2tik 6rako astean egin beharko litzateke.
Leioako Udala Arcain Ingenieria y Arquitectura SL, Aros Estudio de Arquitectura SA, eta Excavaciones Viuda de Sainz SA enpresekin dagoen auziaren jakitun da. Hain zuzen, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak Pinosolo kirol-gunearen proiektuaren gaineko esleipenari buruzko zigorrezko prozedura ireki zuen, eta prozedura horretan proposatutako ebazpen horren gainean Leioako Udala badago.
Hala ere, aste honetan ezagutu dugu, Leioako Udalak enpresa horietariko bat, Excavaciones Viuda de Sainz SA, lehiaketetara eta esleipenetara gonbidatzen jarraitzen du. Honen adibide dira alkatearen 874/12 eta 1105/12 dekretuak: 874/12 dekretuaren bidez Excavaciones Viuda de Sainz SA lehiaketara gonbidatu du eta 1105/2012 dekretuaren bitartez 70.000,00 €ko kostua duen lana esleitu dio, HAPNren 7C eremua- San Bartolome Historiko deritzonean dagoen Misiolari Oblatarren eraikinaren eraispena.
Bilduko udal-taldeak gertakari honi oso larria deritzo. Udala, berriro ere VIUDA DE SAINZ SA lehiaketa publiko batera gonbidatu du; aipatutako administrazio-organoak frogatu bazuen ere enpresa horrek Pinosolo kirol-gunearen proiektuaren esleipena eskuratzeko irregulartasunak egin zitzakeela.
Bilduren aburuz, honako hauek izango lirateke adierazpenaren edukiak:
1) Leioako Udalak bere borondatea adierazten du administrazio-prozedura zehatzaile edo judizialetan sartuta dauden enpresak lehiaketetara eta lizitaziotara ez gonbidatzeko; kontratazio publikoa arautzen duten printzipioak bete ez, eta kontratatzeko debekua izateko arrazoia izan daitekeelako.
2) Zentzu horretan, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuaren espedientearen emaitza ezagutu ondoren, Leioako Udalak konpromisoa hartzen du Arcain Ingenieria y Arquitectura SL, Aros Estudio de Arquitectura SA eta Excavaciones Viuda de Sainz SA enpresak lehiaketetara eta lizitaziotara ez gonbidatzeko.
Esan beharra dago baita, PSE eta PP-ko udal taldeek bat egin zutela iniziatibarekin eta antzeko eskaera egin zuela. Berriro ere, EAJ-EB Udal Gobernua minorian geratu zen.
San Juan Auzoan auzokideekin: Erreabilitazio integrala beharrezkoa da
Mai 04 2012- leioa
- 0 Comments
Apirilaren 26ko Udalbatzan San Juan Auzoko auzokideek komunikatu bat irakurri zuten. Bizi dituzten hirigintza arazoak eta problematika sozialak azaldu zituzten eta erankunde desberdinetatik pariatzen duten utzikeria, Udala barne, salatu zuten.
Bildutik beraiekin kontaktuan jarri ostean aste honetako asteazkenean auzo elkarteko bi kideekin batu ginen San Juanen. Auzoa erakutsi ziguten eta dituzten hezetasun eta arazo arkitektonikoak erakutsi zizkiguten. Bestalde, auzokide gehienak gaitasun ekonomiko gutxi duten adin nagusiko pertsonak direla eta auzoan ematen den langabezi tasa handia dela, Leioakoa baino askoz handiagoa, azaldu ziguten.
Gogoratu beharra dago, San Juan Auzoa Leioa erdialdeko lehen auzotarikoa zela, 50. hamarkadako boom urbanistikoaren baitan eraiki zena. Garai hartako industrietara lanera etorri ziren langileentzat Leioan kokaturiko etxebizitzak ziren. San Juan Auzoa Leioan behin izandako herri industrial horren ondare historikoa da.
Udala eta beste erakundeen urtetako utzikeria instituzionalaren aurrean, auzoaren inguruko azterketa eta erreflexio prozesu bat martxan jartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Prozesu honek San Juan Auzoaren erreabilitazio integrala bultzatu beharko luke. Gure ustez helburu nagusi baten baitan eman beharko litzakete, hain zuzen, Berritze eta Erreabilitazio Integrala ahalbidetuko duen Plan bat zehaztea. Plan honek auzoak dituen arazo fisiko zein sozialak konpondu beharko lituzke.
Iritzi hau auzokideei plazaratu genien eta Udalean honen alde lan egiteko konpromezua hartu genuen. Hala ere argi dugu, Leioako toki ikusgarrietan edo Pinosolo bezalako proiektu erraldoietan inbertitzea nahiago duen Udal hau mugiarazteko, behar beharrezkoa dela herritar eta auzokideen mobilizazioa eta antolakuntza. Aurreko Udalbatzara etorri izana aurrerapauso garrantzitsua da.


