Category: Ekonomia
EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du beste taberna eta jatetxeen kaltetan
Eka 18 2013- leioa
- 0 Comments
Nahiz eta Leioako tokiko komertzio eta ostalaritza sektorea egoera larrian egon, EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du teknikari eta artistentzako edari, bazkari eta afariak ordaintzeko dietekin
Batzokiak 10.680 euro fakturatu zuen, 9 taberna eta jatetxeen artean banatu beharreko diru publikoaren %78a
EH Bildu-k uste du Udalak kalte ekonomiko larria eragin die ekimenean parte hartu zuten beste 9 taberna eta jatetxeei
Nahiz eta Leioako tokiko komertzio eta ostalaritza sektorea egoera larrian egon, gure herriko EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du. Batzokiko jatetxeak Umore Azokan parte hartu duten teknikari eta artisten edari, bazkari eta afariak ordaintzeko diru publikoaren %78a fakturatu du. Zehazki, Leioako 9 taberna eta jatetxeren artean banatu behar ziren 13.681 eurotatik, Batzokiak 10.680 jaso ditu.
Erabat lotsagarria iruditzen zaigu gertatutakoa eta Leioa-ko EAJren benetako aurpegia erakusten digu, leioaztar guztion diru publikoa beraien ingurukoen mesedetan jarriz. Umore Azoka tamainako jaialdi batek, non Udalak milaka euro inbertitzen dituen, herri osoan izan behar du eragina. Beraiek ordea, bere egoitza sozialeko jatetxea aberasteko erabili dute. Kontua larriagoa da kontutan badugu gertatutako salatu dugunean Udal Taldeak dena ondo egina dagoela esan digunean. Leioako tokiko komertzio eta ostalaritzak ez du hau merezi, ez du merezi Udalak, Alderdiaren txartela duten lagunen alde egitea. Badirudi batzuentzako Umore Azokaren eragin ekonomikoa Batzokia aberastean oinarritzen dela soilik.
Penagarria da erabat positiboa zen ekimen bat horrela bukatzen ikustea. Ekimenak Umore Azokan artista eta teknikariek jan eta edanean gastatu behar zituzten milaka euroak herriko taberna eta jatetxeen artean banatzea zuen helburu. Horretarako interesaturik zeudenak ekimenean izen eman behar zuten. Udalak bi ticket mota banatu zituen, batean edari eta janariagatik aldatu beharreko ticketak banatu zituzten, atzealdean tabernen zerrenda agertzen zelarik. Beste ticketa bazkaltzeko eta afaltzeko balio zuten, baina honetan ez zen inolako taberna zerrendarik agertzen. Batzokiak horrelako 890 ticket jaso zituen. Behin ticket horiek jasota taberna eta jatetxeek udalean aldatzen zituzten dirugatik.
Hala ere, EH Bilduk azken Udalbatzan salatutakoaren harira, ticket hauek errez faltsutu zitezkeen, fotokopiatutako paperak baitziren eta ez zuten inolako udal zigilu eta kontrol zenbakirik. Edonork fotokopiatu zitzakeen inolako arazorik gabe.
Gainera, EH Bilduk jakin izan duenez, partaideei Batzokira joatea gomendatzen zieten. Hau ikusita taberna eta jatetxe bakoitzak fakturatutakoaren informazioa eskatu genuen. Grafiko honetan ikusi daiteke emaitza.
Antzerki honek ez du graziarik!
Leioa, herriko jatetxe eta taberna guztiak dira!
Burujabetzaren alde, Leioan GREBA OROKORRA!
Mai 28 2013- leioa
- 0 Comments
EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok , datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorrarekin Bat egingo dugu.
Lan eskubide, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatzeko eguna izango den arren, askoz ere gehiago izango da. Izan ere, Euskal herritarrek pairatzen dituzten eraso zuzenei aurre egingo dion mobilizazio eta herritarren burujabetza dinamika baten hasiera izan behar da.
Hemen dituzue Leioako Greba Batzordeak deitutako mobilizazioak. Parte hartu eta borrokatu!
[Bideoa] Aurrekontu Parte-Hartzaileak, zinegotziei elkarrizketa
Mar 01 2013- leioa
- 0 Comments
Aurrekontu Parte-Hartzaileak, gaur eta bihar Azken Txanpa!
Abe 03 2012- leioa
- 0 Comments

Gaur, Lan Duinaren eta Eskubide Sozialen aldeko Martxa” Leioa-n
Aza 29 2012- leioa
- 0 Comments
EUSKAL HERRIA MARTXAN!!! Lan duina eta eskubide sozialen alde! GAUR, 7ETAN GUZTIOK LAMIAKORA!

Manifestua:
Inposatzen ari diren pobrezi politikaen ondorioz, Euskal Herriko langileriaren eta orokorrean, jendearen egoera gero eta larriagoa da. Enplegu suntsiketak ez du etenik. Langabezia eta pobrezia egunetik egunera hazten dihoaz; zerbitzu publikoak murrizten eta pribatizatzen dira; lan eskubideak ukatua dira; osasun eskubide unibertsala, hezkuntza, babes sistema eta etxebizitza kimera hutsa dira eta pentsio publikoak eta langabezi prestazioak beheruntz doiaz.
Dirurik ez dagoela esaten dute, baina, 2010. urtean, Estatu Españolak 87,145 miloi euro oparitu zion bankari, eta aberatsak gero eta aberatsagoak dira, zatiketa soziala handituz. Lan eskubideak eta eskubide sozialak, negozio itzela bihurtu dira. Merkantzia hutsa bilakatu dira. Eta hau, ez da demagogia, hau konstatazio bat besterik ez da. Horren azkenengo adibidea, atzo Raxoiren Gobernuak iragarritako azkenengo neurrian dugu. Erresidentzia baimena saltzen dizut, 160,000 eurotako etxebizitzaren truke. Dirua dago, diru asko dago. Arazoa, oso txarto banatua dago. Egoera hau, beraiei oso ondo datorkie, eta guri oso txarto.
Lan duinaren eta gure eskubide sozialen aldeko defentsa etengabeko aldarrikapena izan da euskal gehiengo sindikalarentzat eta eragile sozialentzat. Borroka honi segida emanez, mobilizatzen jarraituko dugu. Azaroaren 26tik 30era ekimen ezberdinak burutuko ditugu Euskal Herritik zehar eta arreta berezia ipiniko diogu gure errealitate gertuenean suertatzen diren egoerei. Era berean, herrialde mailako manifestazioak burutuko ditugu, 28an iruñean eta 30ean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Sistema goitik behera aldatu beharrean gaude. Urgentea da politika hauek aldatzea. Hemen eta orain, Euskal Herrian, gauzak beste era batean egin daitezke, eta egin behar dira.
Hau guztiagatik ordezkaritza politia eta instituzionalari exifitzen diogu egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bidea, gure ehun produktiboa suntsitzen ari da, eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen digu. Horregatik, are premiazkoagoa da momentu honetan herri gisa, politika propioak garatzea, gauden egoeratik ateratzeko.




