Category: Albisteak
EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du beste taberna eta jatetxeen kaltetan
Eka 18 2013- leioa
- 0 Comments
Nahiz eta Leioako tokiko komertzio eta ostalaritza sektorea egoera larrian egon, EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du teknikari eta artistentzako edari, bazkari eta afariak ordaintzeko dietekin
Batzokiak 10.680 euro fakturatu zuen, 9 taberna eta jatetxeen artean banatu beharreko diru publikoaren %78a
EH Bildu-k uste du Udalak kalte ekonomiko larria eragin die ekimenean parte hartu zuten beste 9 taberna eta jatetxeei
Nahiz eta Leioako tokiko komertzio eta ostalaritza sektorea egoera larrian egon, gure herriko EAJ-k Umore Azoka Batzokia aberasteko erabili du. Batzokiko jatetxeak Umore Azokan parte hartu duten teknikari eta artisten edari, bazkari eta afariak ordaintzeko diru publikoaren %78a fakturatu du. Zehazki, Leioako 9 taberna eta jatetxeren artean banatu behar ziren 13.681 eurotatik, Batzokiak 10.680 jaso ditu.
Erabat lotsagarria iruditzen zaigu gertatutakoa eta Leioa-ko EAJren benetako aurpegia erakusten digu, leioaztar guztion diru publikoa beraien ingurukoen mesedetan jarriz. Umore Azoka tamainako jaialdi batek, non Udalak milaka euro inbertitzen dituen, herri osoan izan behar du eragina. Beraiek ordea, bere egoitza sozialeko jatetxea aberasteko erabili dute. Kontua larriagoa da kontutan badugu gertatutako salatu dugunean Udal Taldeak dena ondo egina dagoela esan digunean. Leioako tokiko komertzio eta ostalaritzak ez du hau merezi, ez du merezi Udalak, Alderdiaren txartela duten lagunen alde egitea. Badirudi batzuentzako Umore Azokaren eragin ekonomikoa Batzokia aberastean oinarritzen dela soilik.
Penagarria da erabat positiboa zen ekimen bat horrela bukatzen ikustea. Ekimenak Umore Azokan artista eta teknikariek jan eta edanean gastatu behar zituzten milaka euroak herriko taberna eta jatetxeen artean banatzea zuen helburu. Horretarako interesaturik zeudenak ekimenean izen eman behar zuten. Udalak bi ticket mota banatu zituen, batean edari eta janariagatik aldatu beharreko ticketak banatu zituzten, atzealdean tabernen zerrenda agertzen zelarik. Beste ticketa bazkaltzeko eta afaltzeko balio zuten, baina honetan ez zen inolako taberna zerrendarik agertzen. Batzokiak horrelako 890 ticket jaso zituen. Behin ticket horiek jasota taberna eta jatetxeek udalean aldatzen zituzten dirugatik.
Hala ere, EH Bilduk azken Udalbatzan salatutakoaren harira, ticket hauek errez faltsutu zitezkeen, fotokopiatutako paperak baitziren eta ez zuten inolako udal zigilu eta kontrol zenbakirik. Edonork fotokopiatu zitzakeen inolako arazorik gabe.
Gainera, EH Bilduk jakin izan duenez, partaideei Batzokira joatea gomendatzen zieten. Hau ikusita taberna eta jatetxe bakoitzak fakturatutakoaren informazioa eskatu genuen. Grafiko honetan ikusi daiteke emaitza.
Antzerki honek ez du graziarik!
Leioa, herriko jatetxe eta taberna guztiak dira!
Burujabetzaren alde, Leioan GREBA OROKORRA!
Mai 28 2013- leioa
- 0 Comments
EHBildu osatzen dugun gizon-emakumeok , datorren maiatzaren 30ean Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, euskal gehiengo sindikalak dozenaka eragile sozialekin batera deitutako Greba Orokorrarekin Bat egingo dugu.
Lan eskubide, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatzeko eguna izango den arren, askoz ere gehiago izango da. Izan ere, Euskal herritarrek pairatzen dituzten eraso zuzenei aurre egingo dion mobilizazio eta herritarren burujabetza dinamika baten hasiera izan behar da.
Hemen dituzue Leioako Greba Batzordeak deitutako mobilizazioak. Parte hartu eta borrokatu!
Pinosolo: LEAk arrazoia eman digu, bitartea, EAJ zigortutako enpresekin lan egiten jarraitu nahi du
Mai 24 2013- leioa
- 0 Comments
Argitaratu den bezala LEAk Pinosolo kiroldegia garatzeko kontratua esleitzerakoan arau-haustea egin zela aitortu du. Hau dela eta, LEAk Arcain eta Aros empresak zigortu ditu, irregulartasunak egin zituztela frogatuta eta baita 58 miloi euroko esleipena eskuratzeko ere araua urratu zutelako.
LEAk, zigorrezko prozedura behin burututa,ondorengoa xedatu du: ARCAIN ETA AROS enpresek lortutako kontratua deuseztatzearren ez dutela 2,5 milioiko kalte ordainik zertan jaso behar. Honek, EAJri, EBri, PSOEri eta PPri esker, orain arte ordaindutako 1,6 miloi euroko fakturak Leioako herriari itzultzeko exijitzeko aukera ematen du.
Alkatesaren arabera geratutakoa ez da larria eta bere ustetan posible litzateke LEAk zigortutako enpresekin kiroldegi berria eraikitzea. Nola da posible Alkate batek hau esatea? Badirudi Leioa-ko EAJrentzat bi enpresak 58 milioi eurotako esleipen bat konpondu izana ez duela garrantzirik, edo agian, beraien kudeaketa eredua izan daiteke.
Leioan baitan, EAJ kudeatzaile ona denaren mitoa erori da, diru publikoko miloi asko eta asko zaborrera bota baitituzte. Honetaz gain ez dute inolako erantzukizunik beraien gain hartu eta bi urte baino gehiago daramate irregulartasunak existitu direnik ukatzen.
Gertatutakoaren aurrean, Leioako BILDUk, hurrengoa adierazi nahi du:
- LEAk emandako ebazpenak BILDUk, hasiera hasieratik, esandakoari arrazoia ematen diola. Ebazpen hau txalotu egiten dugu, hasieratik mahai gainean jarri ditugun planteamenduekin bat egiten baitu, planteamendu horiek sistematikoki Leioako gainontzeko alderdiek muzin eginda izan zirenean. Bildukook 1,6 milioi euroko fakturak ordaintzearen kontrakoak izan ginen eta baita 2,5 milioi euroko kalte ordaina ez ordaintzeko ere exijitu genuen.
- EAJk eta EBk ordaintzearen alde egin zuten, batek daki zein interes mota izango duten. Era berean, teorian diren gainontzeko oposizioko alderdiek, PSE-k eta PP-k hain zuzen, ordainketa egitearen eta kalte-ordaina ordaintzeari bide eman zioten. Denbora pasa ahala Leioako alderdi bakoitzaren izaera agerian geratzen ari da.
- Udalak emandako dirua berehala itzultzea exijitu behar du. Araua urratuz jasotako diru osoa itzuli beharko dute enpresa iruzurgileek. EAJ-k eta EB-K enpresa horien kontrako akzio legalak ez hasteko aitzaki gehiagorik ez dute dagoeneko. Leioaztar guztioi lapurtutako milioiak itzuli beharko dizkigute, eta lapurketa hori ahalbidetu dutenak euren erantzukizunak haien gain hartu behar dituzte.
- 2006tik Leioako Udalak Arcain enpresari esleitutako egitasmo guztien ikerketa sakon-sakona egiteko exijitzen dugu eta, batez ere, Pinosoloko estalkirik bako igerilekuen kasuan, zeina ARCAIN eta AROS enpresak, berriz ere, esleidurak izan ziren, eta era susmagarrian egikaratu ziren igerilekuak, baita gainbalio handiz ere.
- Enpresa hauek, inolako laguntza politikorik gabe, ezin izan dute iruzurra egin. Bihar, ostirala, ikertzeko Ponentzian martxan jarriko da, non jazotakoa argitu eta erantzuleak zehaztea espero dugun. Bildukook uste dugu Leioako Udalak izan duen egitasmorik nagusienean iruzurra egitea laguntza politikorik gabe ezenezkoa dela. Are gehiago, noiz Leioako Alkate ohiak, oraingo Metro Bilboko gerentea dena, eta jada jakitun izanda frogak bazeudela, Pinosoloko egitasmoa enpresa iruzurgile horiek bai ala bai egin behar zutela esan zuenean. Bildukook afera honetan buru-belarri lanean jarraituko dugu, jazotako guztia argitu arte, eta erantzukizun penalak baleuden horiek ere eskatuko ditugu.
Pinosolo: EAJko Alkate eta kirol zinegotzi ohiak Ikerketa Batzordera deituko ditugu
Mai 09 2013- leioa
- 0 Comments
Hainbat hedabide ezberdin iragarri duten bezala, LEA-k –Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegi ohia-, Pinosolo Kiroldegiaren aferan, zeuden arau-hausteez aparte, beste berri batzuk leporatzeko aukerak ikusten ditu.
LEAren ustetan, orain, ustezko enpresa iruzurgileek (Arcain Ingeniería y Arquitectura S.L., Aros Estudio de Arquitectura S.A., eta Excavaciones Viuda de Sainz S.A.) interes publikoari ustezko kaltea egin liezaiokete.
Aipatutakoaz gain, eta azkenengo osoko bilkuran salatu genuen bezala, Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen 2,7 milioi euroko esleipenaren kasuan, EH Bildukooi esleipen horretara enpresa bakar bat aurkeztea susmagarria egiten zaigu arras, normalean horrelako esleipenetara 10 enpresa aurkeztu ohi baitira.
Honen aurrean, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) arau-hauste berriak leporatzeko aukerak ikusteak EH Bilduren jarrera berrezten du, hau da, Udalak ez zituela 4 milioiak ordaindu behar.
EH Bilduk uste du oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizaga, bi erantzunle nagusietarikoak direla. Holan izanda, Ikertzeko Ponentzian haien agertzea eskatu egingo dugu.
Lemoan, Balmasedan, Urduñan, Zierbenan edo Bakion gertatutakoaren ostean, Leioa da EAJk kudeaketa duen beste udalerrietako bat non eskandaluak edo irregulartasunak nagusi diren.
Hemen Tele 7 gaur atera duen berria
Gaurko prentsaurrekoan egin dugu balorazioa:
- Kargu edo arau-hauste berriak ikusteak geure jarrera berrezten du. Gertatutakoa behin ezagutua, EH Bilduk kontratuaren baliogabetzea eta ikertutako enpreseei ordainsaririk ez ordaintzea eskatu zuen. Hala ere, EAJ-k, EB-k, PSE-k eta PP-k kontratua deuseztatzea eta ikertutako enpreseei ordaintzea haien aukera egin zuten. Hain zuzen eta, gutxi gorabehera, 4 milioi euroko ordainzaria ordaindu zitzaien enpresa hauei, diru publikoa xahutuz. Hau gertatu ostean, orain da LEA-k interés publikoa kalteturik legokeela dio.
- Eneko Arruebarrena eta Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Ikertzeko Ponentziaren hurrengo martxa jartzearen aurrean, oraingo Bilbao Metroko Zuzendaria eta Leioako Alkate ohia izan zana, Eneko Arruebarrena, eta Kiroleko Zinegotzi ohia, Jon Loizagaren agertzea eskatuko dugu. Orain arte lortutako informazioen arabera Leioako EAJren bi udal kargu ohi horiek gertatutakoaren erantzunle nagusiak direla susmatzen dugu. Aurrekoan salatu genuen bezala, Eneko Arruebarrena informazioa izkutatu du, eta geure ustetan partziala den komite berezi bat kontratatzearen erantzunle nagusia da. Bestalde, Jon Loizaga Pinosolo proiektuaren eta kudeaketa ereduaren ideologo nagusietariko bat izan zan. Hain zuzen ere, eurek erabakitako kudeaketa eredu horrekin aurrera egiteko bulego teknikoa erabaki horietatik at uztea erabaki zuten, eta holan proiektu horren inguruko lana enpresa pribatu batek, Arcain deritzona, eta orain LEA-k egotzia izan denetako bat egingo luke. Bitxia da, egun, bi udal zinegotzi ohi hauek Udaletik at daudela.
- Pinosoloko igerilekuen esleipena ikertu behar da. Pinosoloko estaldurarik gabeko igerilekuen esleipenean irregulartasunak egon litezkeela susmoa dugu. Bestela, zelan da posiblea 2,7 milioi euroko esleipenera enpresa bakar bat aurkeztea, normalean 10 enpresa inguru aurkeztu ohi da?. Kasualitate hutsa izango ote da enpresa hori Aros enpresa izatea, hain zuzen, Pinosolo aferean dagoenetako bat izatea?. Bildukook ezetz borobila uste dugu.
- EAJ-k gertatutakoaren inguruko emondako azalpena sinesgaitz zaigu arras. Denbora pasa ahala, eta informazio berriak eskuratzen ditugun heinean, zeharo sinesgaitz bihurtzen da EAJ-k ematen duen afera horren inguruko azalpena. EAJ-k lehenengo unetik enpresa horien alde egin du eta, are gehiago, Leioako EAJ-k ardurarik gabe utzi ditu enpresa horiek eta ahal izan duen dan-dana egin du enpresa horiek milioi askoko fakturak jaso ditzaten. Eneko Arruebarrenak, Leioako Alkate ohiak, informazioa izkutatu du, eta ebaluazio komite zeharo partziala kontratatu zuen. Gutxi balitz, Udal Bulego Teknikoa prozesu honetan at uztea erabaki zuten, dena Arcain enpresa pribatuaren eskuz utzita. Ikertzeko Ponentzian bertan jazotako guztia argitzea, eta baleude erantzukizun politikoak zehaztea espero dugu, geroago Penal bidera jo ahal izateko horretarako arrazoiak baldin baleude. Hain zuzen, hori guztia da Ikertzeko Ponentzia horren eginkizun bakarra.
- “Kudeaketa ona” eta “ongi egiten jakite”aren Bizkaiako EAJren beste adibideetako bat. Azkenengo asteetan Bizkaiko EAJren udal kudeaketa kolokan geratu da. Alde batetik, Lemoako eskandalua diru publikotik 16 mila euro puroak banatzeko diru publikoa xahutuz. Bestetik, Balmasedako Alkatearen egoztea ustezko prebarikaziozko kasu bat dala eta. Aldi berean, Zierbeneko Alkatearen kontrako izapidetzen irekitzea, Urduñako Udalaren kutxa EAJ-k porrot eginda utzia, eta Bakioko kiroldegia diru publikotik 37 milioi euro xahutu ostean erabili ezin izana dabilena. Tamalez, Leioan 4 milioi euro existitzen ez duen kiroldegi baterako xahutu egin dute, baina Leioako EAJ-rentzat hemen ez da ezer gertatzen ari.
Leioako Udala 197/2006 doktrinaren kontra
Mai 02 2013- leioa
- 0 Comments
Leioako Udala hainbat udalerrik eta instituziok egin duen bezala , 197/2006 Doktrina indargabetzeko exijentziari atxikita zaio. EH Bilduk aurkezturiko mozioak EAJ eta EB-ren aldeko bozka lortu du. Aitzitik, PSE-k abstentzioari ekin dio, eta PP-k kontrako bozka adierazi dio mozioari.
Osoko Bilkurak hartutako akordioa ondorengo hau da:
1.- 2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, aho batez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina (Parot doktrina gisa ezagutu dena), ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren, berau bertan behera uzteko eskatzen du udal honek. Ondorioz eta nazioarteko giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso guztiak berehalakoan aske uzteko eskatzen dugu.
2.- Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen du udal honek.
3.- Ebazpen honen berri, herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako Komisionatua den Nils Muiznieks Jaunari ematea erabakitzen da.
EH Bildukook mozio horren onespena oso positibotzat baloratzen dugu. Hain zuzen, lortutako onespena legegintzaldi hau hasi zenetik eskatzen ari garena baita, hots, Udalak gatazkaren konponbidearen aurrean jarrera aktiboa har dezala, Aieteko adierazpenean zehaztutako bidai orria gidatzat hartuz.
Zentzu horretan, Euskal Herriko preso politikoen lagun eta senideen istripuek, baita Anjel Figeroa eta Xabier Lopez Peñaren heriotzek ere, Espainiar eta Frantziar Estatuek onartutako zigor-politika kriminalak dituen ondorio gordinak oso agerian jartzen dizkigute. Egoera hau berehala bukatutzat ematea oso premiazkoa da. Eta bai Leioan baita Euskal Herri osoan ere zigor-politika kriminal honen kontrako benetako gizarte aldarria badago. Hori dela eta,uste dugu Leioako Udalak mozio honek ireki duen bidean jarraitu behar duela, hau da, Osoko bilkura guztietan EH Bilduk exijitzen duen “Giza eskubideak, irtenbidea, bakea, Euskal Presoak Euskal Herrira” aldarriaren bidean.






