San Juan Auzoan auzokideekin: Erreabilitazio integrala beharrezkoa da
- Published on Ostirala, 04 Maiatza 2012 11:47
- leioa
- 0 Comments
Apirilaren 26ko Udalbatzan San Juan Auzoko auzokideek komunikatu bat irakurri zuten. Bizi dituzten hirigintza arazoak eta problematika sozialak azaldu zituzten eta erankunde desberdinetatik pariatzen duten utzikeria, Udala barne, salatu zuten.
Bildutik beraiekin kontaktuan jarri ostean aste honetako asteazkenean auzo elkarteko bi kideekin batu ginen San Juanen. Auzoa erakutsi ziguten eta dituzten hezetasun eta arazo arkitektonikoak erakutsi zizkiguten. Bestalde, auzokide gehienak gaitasun ekonomiko gutxi duten adin nagusiko pertsonak direla eta auzoan ematen den langabezi tasa handia dela, Leioakoa baino askoz handiagoa, azaldu ziguten.
Gogoratu beharra dago, San Juan Auzoa Leioa erdialdeko lehen auzotarikoa zela, 50. hamarkadako boom urbanistikoaren baitan eraiki zena. Garai hartako industrietara lanera etorri ziren langileentzat Leioan kokaturiko etxebizitzak ziren. San Juan Auzoa Leioan behin izandako herri industrial horren ondare historikoa da.
Udala eta beste erakundeen urtetako utzikeria instituzionalaren aurrean, auzoaren inguruko azterketa eta erreflexio prozesu bat martxan jartzea ezinbestekoa ikusten dugu. Prozesu honek San Juan Auzoaren erreabilitazio integrala bultzatu beharko luke. Gure ustez helburu nagusi baten baitan eman beharko litzakete, hain zuzen, Berritze eta Erreabilitazio Integrala ahalbidetuko duen Plan bat zehaztea. Plan honek auzoak dituen arazo fisiko zein sozialak konpondu beharko lituzke.
Iritzi hau auzokideei plazaratu genien eta Udalean honen alde lan egiteko konpromezua hartu genuen. Hala ere argi dugu, Leioako toki ikusgarrietan edo Pinosolo bezalako proiektu erraldoietan inbertitzea nahiago duen Udal hau mugiarazteko, behar beharrezkoa dela herritar eta auzokideen mobilizazioa eta antolakuntza. Aurreko Udalbatzara etorri izana aurrerapauso garrantzitsua da.



Leave a Reply