Zer gertatzen da Pinosolo Proiektuarekin? Asanblada Irekia

Bildu Leioa-ko Udal Taldeak Pinosolo proiektuarekin erlazionaturiko gertakari larriak publikoki azalduko ditu asteazken honetan 19:30tan antolatutako hitzaldian, Errekalde Plazako Nagusien etxean. Azken egunetan prentsan agertutako informazio larrien arira herritarrak informatzea eta gertatzen ari denaren partaide egitea erabat beharrezkoa deritzogu.

Irregulartasunak, ikerketa Batzordea, proiektua bertan behera uztea, Susmopean dauden enpreseei 1,6 milioi euro ordaintzea? PSE eta PP fakturak ordaintzearen alde?, informazio eskutaketa, EAJ-EB Gobernu taldearen transparentzia falta etab. izango ditugu mintzagai.

Gogoratu nahi dugu nola Bildu-k Leioa Kirolak-eko oposizoak, Pinosolo proiektua lortu zuten enpresei Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua-gatik ikertuak izaten ari direnak,   1.629.326 eurotako fakturen ordainketa geldiaraztea lortu zuela.

Geldiaraztea Bilduko zinegotziek egindako informazio eskari baten ondorioz gertatu zen. Eskari honek Alkateak eskutatu informazioa argitara ematea lortu zuen.

Bilduk, proiektua bertan behera ustea, inolako fakturarik ez ordaintzea eta ikerketa batzordea martxan jartzea exigitu zuen.