Pinosolo proiektuari kiratsa dario! Ikerketa batzordea premiazkoa da

Bildu-k Leioa Kirolak-eko oposizoak, Pinosolo proiektua lortu zuen enpresei Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzua-gatik ikertuak izaten ari direnak, 1.629.326 eurotako fakturen ordainketa geldiaraztea lortu du.

Geldiaraztea Bilduko zinegotziek egindako informazio eskari baten ondorioz gertatu da. Eskari honek Alkateak ezkutatu zuen informazioa argitara ematea lortu du.

Bilduk, proiektua bertan behera uztea, inolako fakturarik ez ordaintzea eta ikerketa batzordea martxan jartzea exijitzen du.


Otsailaren 27an Leioa Kirolak-eko Administrazio Kontseilua ospatu zen. Gai ordeneko puntuetariko bat proiektua lortu zuten hainbat faktura ordaintzea zen. Faktura hauen kopurua  1.629.326,10 € eurotakoa da. Bestalde, aurreko Kontseiluan eskatutako txostena ekonomiko juridikoa aurkeztu zen. Txosten honetan orain indarrean dagoen kontratua bertan behera geratzekotan,  edo   egitasmo   berri   baten   ondorioz   oraingoaren   luzapena martxan jartzekotan izango liratekeen ondorioak aurkezten ziren.

Hala ere, Kontseiluak  Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) proiektua lortu duten enpresei eta Udalak proiektua prestatzeko kontratatu zuen enpresari irekitako espedientea eztabaidatu zuen. Aurreko Kontseiluan Alkateak txosten honen informazioa zehatza ezkutatu zuen. Informazio hau Bilduko zinegotzien Udaleko Idazkariari eginiko informazio eskari bati esker ezagutu zen eta opozisioko beste taldeei ezagutarazi zien.

Beraz, Bilduk eginiko kudeaketak ikerketurik izaten ari diren enpreseei fakturak ordaintzea geldiarazi du.

Kontseiluak hiru erabaki garrantzitsu hartu zituen:

  • Bildu, PSE eta PP-k proposaturik, fakturen ordainketa atzeratzea erabaki zen. Aurkeztutako txostenak ez baitzen nahikoa eta txosten berri bat egitea erabaki zen.
  • Hurrengo Kontseiluan, behin ikusitak kontratuaren esleipenean dauden irregulartasuna susmoak  Leioa Kirolak LDEZ-ri proiektuaren behin behineko etenaldia eskatzea erabaki zen. Prentsan agertu denaren arabera[1] LDEZ-ren espedientean badago gertaera-orri bat. Bertan zera esaten da Arcaín Ingeniería y Arquitectura SL enpresak Udalarentzat konkurtsorako  konsultoria eta laguntza tekniko lanak egin zituen enpresak, honen inguruko informazioa eskeini ziela Aros Estudio Arquitectura SA-Excavaciones Viuda de Sáinz SA enpresei.
  • Azkenik, Eneko Arruebarrena Alkateari hurrengo udalbatzako gaiordenean irregulartasun hauek ikertu eta erantzukizuna zehaztuko dituen ikerketa batzordearen inguruko puntua sartzea eskatu zen.

Honen guztiaren aurrean, BILDUK hurrengo adierazpena aditzera eman gura du:

  • Uste dugu LDEZ-ek ARCAIN INGENIERÍA Y ARQUITECTURA, S.L., AROS ESTUDIO DE ARQUITECTURA, S.A., EXCAVACIONES VIUDA DE SAINZ, S.A.,  PUJOL ARQUITECTURA, S.L.P. enpreseei irekitako espedienteak proiektuaren geldiaraztera behartzen gaituela. Gertakariak argitu arte inolako fakturarik ordaintzea ez dugu onartuko. Gainera uste dugu, pausu hau kontratuaren BALIOGABETASUN-ean lehen pausua dela eta ez kontratruaren ebazpenean.
  • Ardura, ikerketa eta Leioaren interesen alde egin. Ikerketa baten pean dauden empresa batzuei 1.629.326,10 €-tako fakturak ordaintzearen kontra gaude erabat. Ez da ulertzen nola izan daitekeen posible PNV eta EB-ren jarrera, behin eta berriz ordainketaren aldekoa. Gainera, Eneko Arruebarrena-ren inpetua ordainketaren aldekoa itzela da. Zer gertatuko litzateke milioi eta erdi baino gehiagoko fakturak ordaintzen baditugu eta gero esleipena irregularra dela probatzen bada? Badirudi Alkatea susmopean dauden enpresa batzuei ordaintzeaz arduratuago dagoela eta ez hainbeste arduraz jokatzean eta barne mailan ikertzea zein irregulartasun eman ahal izan diren.
  • Udaleko Idazkari eta Kontu-Hartzailearen legezkotasun txostena. Bilduk, egin beharreko txostena Udaleko Idakazkari eta Kontu-hartzaileak egitea eskatu du. EAJ, EB, PP eta PSE-ek adostutako kanpoko abokatuak egin beharreko parteko txostena ez dugu uste inpartzialtasun bermea nahikoak dituenik  ezta Idazkariak eta Kontu-Hartzaileak sinatutako txostenaren  pisu legalik ere.
  • Fakturen ordainketa geldiaraztea oposizioaren esku dago. Bilduk ez dauka inolako asmorik susmopean dagoen inolako enpresari fakturak ordaintzeko. Oposizioaren esku dago, hau da, Bildu, PP eta PSE-ren esku ordainketa hori ez egitea. Gainera uste dugu, Alkatearen konfiantzazko kanpoko abokatuak egin beharreko txostenak ez dituela behar diren bermeak betetzen. Bilduk lan egingo du PSE eta PP-k 1.629.326,10 €-tako fakturen ordainketari uko egin diezaioten.
  • Oposizioari egindako nahitaezko informazio ezkutatzea salatzen dugu. Eneko Arruebarrena Alkateak, aurreko Kontseiluan nahita irregulartasun susmoekin erlazionaturiko zenbait informazio ezkutatu zituen. Ezkutatze honek Leioarentzako itzelezko kalte ekonomikoa suposatuko luke eta gainera oposiziaren lana oztopatu egiten du.
  • Kontratuaren behin behineko bertan behera uztea, baliogabetzearen lehen pausua. Dauden irregulartasun susmoak probatzen badira uste dugu kontratuaren baliogabetzera jo beharko genukeela. Beraz, kontratuaren ebazpenaren kontra gaude,honek milioitako indemnizazio ordaindu ez izateko susmopean dauden enpreseei. Eman beharreko lehen pausua LDEZ-ri kontratua behin behinez bertan behera uztea da.
  • Udalak LDEZ-rekin kolaboratzea eta bere gain dagoen informazio osoa ematea eskatzen dugu.
  • Premiazkoa eta behar beharrezkoa da ahalik eta lasterren irregulartasun hauek ikertu eta erantzukizunak zehaztuko dituen ikerketa batzordea martxan jartzea.